"Zientzia frikzioa. Bizitza espezie lagunen artean" erakusketa

Bilbao 2022(e)ko azaroaren 29(e)tik 2023(e)ko otsailaren 26(e)ra
  • "Zientzia frikzioa. Bizitza espezie lagunen artean" erakusketa

"Ciencia fricciónek" ikuspegi-aldaketa hori esploratzen du, gaur egun ezinbestekoak diren bi emakumezko zientzialari eta pentsalariren lanetik abiatuta. Batetik, Lynn Margulis biologoa. Hark, sinbiosiak eboluzioan jokatzen duen rolari buruzko bere teoriarekin, bizitzaren historia berri baterako oinarriak jarri ditu. Eta, bestetik, Donna Haraway filosofo eta biologoa. Haren lanak ezagutza zientifikoaren eta hori munduari eta bertan hartzen dugun tokiari buruzko "kontakizunen makina" izatearen narrazio-potentzia aztertzen ditu.

Beraz, izenburuaren zientzia frikzioak bi zentzu ditu, Maria Ptqk erakusketaren komisarioak azaltzen duenez. Batetik, bizitza mihiztaketa sinbiotiko handi bat bezala ikustearen ondoriozko frikzioak aipatzen ditu eta, bestetik, bestelako zientzia f(r)ikzio batzuk, pentsa daitekeena handitzen duten eta sortzen ari den interespezie-paradigman kokatzen lagunduko diguten istorio asmatu eta espekulatiboak, asmatzeko premiari egiten dio erreferentzia. "Egia bada, Harawayk eta Margulisek dioten bezala, Lur guztia bizirik dagoela, gailentasunaren mitoa baztertzeko eta berriz ere lurreko gure lagun ugariekin kontaktuan jartzeko garaia da".

ARTISTAK

Shoshanah Dubiner and David Domingo, John Feldmann, Rubén Duro, Dominique Koch, Petra Maitz, Susana Talayero, Maria Sybilla Merian, Terike Haapoja and Laura Gustafsson, Institut for PostNatural History, Mary Maggic, Museo del Hongo, Saša Spacal, Pinar Yoldas, Diana Toucedo, Marley Jarvis, Laurel Hiebert and Kira Treibergs, Ernesto Casero.

KOMISARIOA: MARIA PTQK

Ikerketa Artistikoko doktorea, eta Doktorego Sari Berezia (UPV/EHU). 2000az geroztik dihardu kulturaren sektorean, artearen, teknozientziaren eta feminismoen arteko intersekzioetan. Komisariotzako, proiektu-koordinazioko eta aholkularitzako lanak egiten ditu. Honako hauekin egin du lan, besteak beste: Medialab Prado (Madril), Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao, Daniel eta Nina Carasso Fundazioa, Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroa (CCCB), Jeu de Paume Arte Bisualen Zentroa (Paris), La Gaité Lyrique (Paris), GenderArtNet (European Cultural Foundation) eta Donostia-San Sebastián 2016. Kulturaren Europako Hiriburua. Kulturaren Euskal Kontseiluko kide izan da (2009-2012), eta Consonni argitaletxe eta arte-ekoiztetxeko aholkularitza-taldeko kidea da. Ciencia fricción. Vida entre especies compañeras erakusketaren komisarioa izan da CCCBn eta Azkuna Zentroan. Gaur egun, Getxophoto 2023 jaialdiaren komisarioa da.

AZALPEN-BISITAK (45')

Azalpen-bisitak Maria Ptqkekin, erakusketaren komisarioa.

DATAK

  • Abenduak 15, osteguna 18:00etan
  • Otsailak 9, osteguna 18:00etan
  • Otsailak 16, osteguna 18:00etan

Doako sarrera aldez aurretik izena emanda hemen.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko azaroaren 29(e)tik 2023(e)ko otsailaren 26(e)ra
  • Lekua AZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web AZ Azkuna Zentroa

Non

Euskadi, auzolana