"Los farsantes"

Bilbao 2022(e)ko abenduaren 1(e)tik 2022(e)ko abenduaren 3(e)ra
  • "Los farsantes"

farsante, farsanta (komediante)
1. adj. coloq. Que finge lo que no es o no siente. (iz. Itxurak egiten dituen pertsona).
2. m. y f. desus. Actor de teatro, especialmente de comedias. (iz. Antzerkilaria, bereziki komediak jokatzen dituena).

Los farsantes lanak zinemaren eta antzerkiaren munduarekin lotura duten bi pertsonaiaren istorioa kontatzen du. Ana Velasco aktorearen karrera geldituta dago. Lan klasikoen ikuskizun txikietan ibili ondoren, orain pilates-irakaslea da, eta haurrentzako saioak egiten ditu asteburuetan. Telebistako folletoien eta lan alternatiboen artean, ospetsu egingo duen pertsonaia handi horren bila dabil Ana. Diego Fontana film komertzial arrakastatsuen zuzendaria da. Orain ekoizpen oso garrantzitsu batean ari da lanean: mundu osoan zehar nazioarteko izarrekin errodatuko duten telesaila. Istripu baten ondorioz, krisialdi pertsonala izango du eta bere karrera birpentsatuko du. Bi pertsonaia horien arteko lotura Anaren aita da, Eusebio Velasco, 80ko hamarkadako kultuko zinema-zuzendaria, orain mundutik aparte bizi dena, desagertuta.

Anaren historiak estilo zinematografikoa du, nagusiki. Diegorena, berriz, antzezlan klasikoagoa da, eta leku errealistagoetan antzezten da. Azkenik, etenaldi edo parentesi gisa, ikusten ari garen antzezlanaren egileak berak bere burua defendituko du plagio-salaketen aurrean. Los farsantes batez ere antzerki-narrazioa izatea da asmoa, baina eleberri edo film izateko helburua ere badu.

Komedia honetan, lau aktorek hainbat pertsonaia, leku eta garaitan zehar bidaiatuko dute. Antzerkiaren eta ikus-entzunezkoen munduen inguruko satira da, eta, aldi berean, arrakastari, porrotari eta fikzioan zein hortik kanpo ditugun rolei buruzko hausnarketa.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaCentro Dramático Nacional eta Buxman Producciones
  • Data 2022(e)ko abenduaren 1(e)tik 2022(e)ko abenduaren 3(e)ra
  • Ordutegia19:30 (abenduak 1 eta 2) eta 19:00 (abenduak 3)
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa13€ / 25€
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Arriaga Antzokia

Non

Euskadi, auzolana