Euskadiko Orkestra: "Handiena"

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko Abenduak 2
  • Euskadiko Orkestra: "Handiena"

Z. F. Gerenabarrena: Lorratz (Elkano proiektua)
A. Bruckner: 8. Sinfonia

Robert Treviño, Zuzendaria

Juan Sebastian Elkanok duela 500 urte egindako mundbira historia osoko gainditze-istorio liluragarri eta garrantzitsuenetako bat da. Elkano: Mundubira musika bidelagun, lau denboralditan zehar balentria hartako etapei gertutik jarraitu diena, Zuriñe F. Gerenabarrenaren Lorratz lanaren erabateko estreinaldiarekin amaituko da; Victoria itsasontziak Sanlúucar de Barramedako portura iritsi eta Lurreko lehen zirkumnabigazioa burutzea ospatzen du egileak lan horretan. Robert Treviñok errepertorio erromantikoko katedral handienetako bat jorratuko du horren ondoren, Anton Brucknerren 8. Sinfonia. Do minorrean idatzia eta “tragediatik garaipenera” doan planteamendu musikal batekin, apoteosi sinfoniko baterantz altxatzen da, apurka-apurka, Zortzigarrena, eta Treviñoren eskuetan, musikagile austriarraren musikan espezialista handia izaki, gogoangarria izango da.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana