Iurretako Musikaldia 2022: Mikel Azpiroz

Iurreta 2022(e)ko Abenduak 2
  • Iurretako Musikaldia 2022: Mikel Azpiroz

Iurretako Udalak 2022ko MUSIKALDIA jarri du abian, musika bultzatzeko eta hainbat diziplina eta estilo ezagutarazteko, hainbeste urtetan egin dugun bezala, jazza, gospela eta musika klasikoaz gozatuko dugu.

Beti bezala, azaroan egingo da Ibarretxe kultur etxean. Doako programa da, eta nazioarteko musikarien zerrenda bat izango dugu, baita eskualdeko artisten parte-hartzea ere, eta ilusio handia egiten digu horiei lagundu eta bultzatzeak. Herritarrak parte hartzera animatzen ditugu. Sarrerak doakoak izango dira eta Ibarretxe kultur etxean jasoko dira kontzertua baino aste bat lehenago edo ikuskizuna baino egun bat lehenago 18: 30etatik aurrera.

Egitaraua

Azaroak 4

  • 19:00 Ibarretxe Kultur Etxean
  • Noa Lur Quintet (Errabal Jazz, 2021)
  • Ahotza eta ekoizpena: Noa Lur
  • Kontrabaxua, baxu elektrikoa, zuzendaritza eta moldaketa: Ander Garcia
  • Pianoa, teklata eta rhodes: David Sancho
  • Bateria: David Fernandez

Jazz musikari ezagunak Noa Lur, Ander Garcia David Sancho eta David Fernadez-ek osatzen dute Gaur, sonoritate propiodun proiektu berri eta beharrezko hau, Euskal musikari heltzen diona gaur egungo ikuspuntu jazzista eta garaikidearekin.

Madrileko El Español Antzokian beraien SOLD OUT arrakastatsuak, GAUR diska izenkidea grabatzera eraman die. Euskal abesti tradizionaletan, Oskorriren antzeko abesti modernoetan eta konposizio originaletan oinarritutako errepertorioa duena.

GAUR lan sakona da, Euskal musikaren solemnitatea errespetatzen duena eta aldi berean mugimendua miatu eta sortzen duena. Horrela ulertzen da kultura eta musika, zerbait arina eta ez marku estatikotradizionalaren barnean dagoena. Jorge Oteizaren pentsamenduak inspiratuta, musika-bandak errealitate estetiko garaikidea erabiltzen du kultura tradizionalari ekarpena egiteko. GAUR diskak proposamen paregabea egiten du.

Azaroak 11

  • 19:00 Ibarretxe Kultur Etxean
  • Les Fous Bio
  • Konposizioa, ahotsa eta pianoaA: Santi Romano
  • Ahotsa eta perkusioa: Noa Eguiguren
  • Ahotsa eta perkusioa: Otxi

Les Fous taldea 2011 urtean jaiotzen da Donostian ahotshirukote bezala, Santi eta Noak, “Otxi” ezagutzen dutenean. Azken honek erotasuna ekartzen du, taldeari izena emateko: Les Fous (Eroak).

2012an MusikIrun konpositore lehiaketa irabazten dute eta horren esker, beraien lehenengo EP-a grabatzen dute (Rorschach).

2015. urtean bigarren EP-a grabatzen dute, Feel Fine, soinu kementsu eta baikorragoarekin. Lan honek Heineken Jazzaldia-ko ateak zabaltzen dizkie. Jaialdi honetan 2016, 2017, 2018, 2020, 2021 eta 2022an parte hartzen dute.

2018. urtean Never Surrender hirugarren diskoa kaleratzen dute R&B-Pop-Fusion estilo modernoan.

Gaur egun, taldeak ahots-hirukotean oinarritutako kontzertua eskaintzen du piano eta perkusio akustikoaren laguntzarekin, baita “a capella” estiloan ere. Bertan, bere abestien bertsio intimoago bat proposatzen du.

Azaroak 19

  • 19:00 Ibarretxe Kultur Etxean
  • Irati Bilbao Errabal 2020
  • Gitarra: Eva Alcaide
  • Pianoa: Jorge Fernandez
  • Baxua: Carlos Montull
  • Bateria: Aitor Bravo

Xuxurlaka, isilpean eta itxuraz lotsati hasten da disko hau. Baina konturatzerako zeure zentzu guztiak gatibu hartzen ditu. Egiten ari zaren edozein gauza alde batera utzi eta aurkikuntza joko liluragarri horretara ematera baino beste erremediorik ez duzu. Erabat azaldu ezinezkoa den magia berezi batez josita dagoela ohartzerako mirari txiki honen atzean nor dagoen galdetuko diozu zeure buruari, oso noizean behin ematen diren ekimen baten aurrean sentitzen bait zara ordurako. Nor eta Irati Bilbao durangar gaztea dugu hemen bere ahots zoragarriaren bitartez, protagonista nagusia su baxuan pixkanaka eta mimo guztiz garatutako proiektu bat da hau, gaitasun tekniko izugarriaz gain oso sentsibilitate pertsonal batez eratutakoa eta konposaketen doinu eta hitzen arteko joko etengabez hornituta datorrena. Eta hori gutxi balitz, muikari laukote bikain bati bere espresio artistikoa ekartzeko aukera eta tokia eskaintzen dio. Sormen askea eta mugagabea abestiaren ezaugarri eta beharrei doitzeko gaitasun fina erakutsiz Eva Alcaide (gitarra), Jorge Fernandez (pianoa), Carlos Montull (baxua) eta Aitor Bravok (batería) osatzen dute taldea. Ez galdu arrasto ...

Abenduak 2

  • 19:00 Ibarretxe Kultur Etxean
  • Mikel Azpiroz - Islak
  • Pianoa: Mikel Azpiroz
  • Bateria: Hilario Rodeiro
  • Kontrabaxua: Joanes Ederra

Mikel Azpirozek album berri bat Dakar. Islak, hitzaren zentzu bikoitzean, “uharteak” eta “errainuak”. Piano bakarrarekin egindako aurreko bi diskoen bidetik dator lan hau, Gaua eta Zuri diskoen jarraipen gisa. Azpirozek sortutako bederatzi konposizio biltzen ditu, isats-piano bikain batekin interpretatuak, 1978. urteko Steinway&Sons B ereduko pianoarekin hain zuzen ere.

Azpirozen musika – Ricardo Aldarondo musika geltokitatik igarotzen da, konpartimentu itxietan gelditu gabe, lengoaia bat sortuz non sintetizatzen den ñabarduraz betetako estiloa, notarik sobera ez duten melodía dotoreetan: inpresionismoa, beste lurralde batzuetako printza exotikoak, baita Euskal Herrikoak ere, bluesik izkinkoekan, abangoardiako joera sotilak … Karga spiritual esanguratsua duten piezak dira, entzulea introspekziora eta meditaziora daramatenak, baretasuna eta harmonia eskaintzen diotenak, patxada eta sosegua aldarrikatuz zalapartaren eta zarataren aurrean.

Mikel Azpiroz (Donostia, 1971) sei urte zituela hasi zen pianoa ikasten: Kontserbatorioan egindako musika klasikoko ikasketak laster bideratu ziren jazzaren eta bluesaren esparruetara. Ingeniaritza insdustrialean lizentziatu arren, beti izan zuen oso argi musikarekiko pasioa. Musikari, konpositore eta ekoizle gisa egin duen ibilbidean berak garatutako proiektuak daudre ( Elkano Browning Cream) eta baita hainbat bakarlari eta talderekin egindako Lanak ere ( The Waifs, Duncan Dhu, Travellin´Brothers, Jabier Muguruza, Elena Setien…).

iurreta.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana