Kyxo: “Lyno”

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Abenduak 2
  • Kyxo: “Lyno”

Etorkizunarekiko nostalgia duen mp3-a da Kyxo. 2020an “Agoor” EP-arekin debuta egin eta bi single “Orain” eta “Aita, Ama” kaleratu ostean, euren “Lyno” lan berriarekin itzuli dira, orain arte argitaratutakoarekin zerikusi gutxi edo batere ez duen bilduma. Pop rock-aren alde goxo eta itsaskorrenetatik, metalaren alderdirik astun eta ilunenetara eramango zaituzten sei kanta biltzen ditu. Hala ere, abesti guztiek dituzten ahots melodiko eta autotuneatuei esker, diskaren emaitza homogeneoa bezain atsegina izatea lortzen da.

Gainera, lirika aldetik depresiboa eta introspektiboa den arren, ikuspegi baikorra ere bereiz daiteke. Honekin batera eta lana guztiz borobiltzeko, Jon Basaguren (Izaki Gardenak, Pasadena) abeslariaren kolaborazioarekin kontatzen dute “Magia II” kantuan. Azken finean, amaiera zoriontsua duen drama-thriller film bizi zein entretenigarri bat bezalakoa da “Lyno”. Behin baino gehiagotan errepikatzeko modukoa, ziur.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana