Mujeres literatas olvidadas o silenciadas: Pilar de Zubiaurre y Sorne Unzueta

Bilbao 2022(e)ko Abenduak 2
  • Mujeres literatas olvidadas o silenciadas: Pilar de Zubiaurre y Sorne Unzueta

Bidebarrieta Kulturguneak "Mujeres literatas olvidadas o silenciadas: Pilar de Zubiaurre y Sorne Unzueta" hitzaldia hartuko du ABENDUAREN 2AN, OSTIRALA, 19:00etan.

Hitzaldia bi idazle bizkaitar horiengan geldituko da, beren esparruan bi erreferente aipagarri direnak, eta, hala ere, beren obra beren garaia baino askoz geroago nabarmendu da.

Pilar de Zubiaurre (Garai, 1884) joan den mendeko hogeiko eta hogeita hamarreko hamarkadetan Espainiako kultura-giroan izandako emakumerik nabarmenetakoa da. Parte aktiboa izan zen Lyceum Club Femeninoan, izan ere horren sortzaileetako bat izan zen. Lyceum Club Femeninoa emakumeen lehen kultur zentroa zen, eremu publiko batean esperientziak partekatzeko zailtasunen aurrean kezka intelektualak zituzten emakumeek sortua. Erakunde horretan eta beste batzuetan egindako jardueraren bidez, Espainiako gizarteak emakumearekiko zuen pentsamoldea aldatzen lagundu zuen. Artikulu eta kontakizunen idazlea, bere lana ilunduta egon zen bere senarraren garrantzi intelektualagatik eta bere anaien garrantzi artistikoagatik.

Sorne Unzueta, (Bilbo 1900) "Utarsus" ezizenarekin ere ezaguna, ekarpen garrantzitsuak egin zituen bere garaian hezkuntza, politika eta gizarte arloetan. XX. mende hasierako mugimendu abertzalearen parte nabarmena izan zen, eta auzo-eskoletan euskara irakatsiko zuten irakasleen lehen promozioa osatu zuten irakasleetako bat. Aldi berean, Emakume Abertzale Batza elkarteko kargu garrantzitsu gisa egindako lana eta hainbat generotako literatura-jarduera (poesia, narrazioa, alegia, artikuluak) uztartu zituen, gaztelaniaz eta euskaraz, nahiz eta batez ere euskaraz egindako poesia lanagatik ezaguna den.

Solasaldi honetan Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantzako zinegotziak eta Miriam Alzuri Arte Eder Bilboko Museoko arte moderno eta garaikidearen kontserbatzaile eta “Pilar Zubiaurre, en la penumbra familiar” liburuaren egileak parte hartuko dute.

Miriam Alzuri Artearen historialaria da. 1998az geroztik, Bilboko Arte Ederren Museoan egin zuen lan, eta Erakusketa Saileko arduraduna izan zen 2003 eta 2008 artean. Gaur egun Arte Moderno eta Garaikidearen Kontserbatzailea da. Ikerlari gisa, 1936. urtea baino lehenagoko arte espainiarrean jarri du arreta, garai hartako euskal artistengan arreta berezia jarriz eta, batez ere, bere arte-kritikak egindako lanean.

Solasaldi honek amaiera emango dio “Kronika Soinudunak” proiektuari, Bilboko, Santanderreko eta Logroñoko Udalek bultzatutako “Bertatik bertara” kultur programaren barruan kokatzen da.

Kronika Soinudunak” XIX. mendearen amaieran edo XX. mendearen hasieran jaiotako eta literaturaren bidez beren ikuspegia eta beren garaiari begirada eskaini zioten sei emakume literatori eskainia.

Bilboko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana