"Ramon de Zubiaurre. Sorterriaren kolorea (1882-1969)"

Durango 2022(e)ko abenduaren 2(e)tik 2023(e)ko otsailaren 5(e)ra
  • "Ramon de Zubiaurre. Sorterriaren kolorea (1882-1969)"

Ramón de Zubiaurre y Aguirrezabal (1882-1969) euskal margolaria erreferente garrantzitsuenetako bat da XIX. mendetik XX. menderako trantsizioko euskal adierazpen artistikoen artean. Gainera, bere jatorri familiarragatik eta Garain jaio zelako, Durangaldean bereziki estimatzen den artista da, eta, hain zuzen ere, bertatik jaso zuen bere ekoizpen piktorikoaren inspirazioaren zati handi bat.

Erakusketa-proiektu honek erakargarritasun berezia du: margolaria hil ondoren, bere lan artistikoa modu indibidualizatuan lantzen lehena da (Valentin de Zubiaurre anaiaren ekarpena alde batera utzita). Horri esker, orain arte ezezagunak ziren alderdi biografikoak eta artistikoak ezagutu ahal izango dira. Gainera, margolariaren jaiotzaren 140. urteurrena betetzen da.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana