XXV. Barakaldoko Herrien Arteko Folklore Jaialdiaren baitan.
Bertso afaria
Aurten ere, bertsolaritza ageri da jaialdiaren programan, berriz ere bertso-afari formatuan. Abenduaren 2an, ostirala, egingo da, Ibarra-kalduren lokalean, 21:30etik aurrera. Sarrera, 15€. Ekitaldia Kilika bertso-eskolarekin batera antolatu da. Euskal Herriko Bertsolarien Txapelketa Absolutuaren egutegi estua dela-eta, oraindik ez da zehaztu zein bertsolarik hartuko duten parte, baina, zalantzarik gabe, aurreko edizioetako mailari eutsiko zaio.