Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022 egitarauaren barruan.
Finalaurreko bakarra geratzen da abenduaren 18an Nafarroa Arenan jokatuko den finalaren aurretik. Finalaurreko hori abenduaren 3an jokatuko da, Bilbon.
Bertan arituko diren bertsolariak honakoak izango dira: Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Jone Uria, Maddalen Arzallus eta Saioa Alkaiza.
Gaur gaurkoz Alaia Martinek (1.405,5 puntu) baino ez du ziurtatuta finalean aritzea, Maialen Lujanbio egungo txapeldunaren alboan. Behin behinean, Sustrai Colina (1.378 puntu), Beñat Gaztelumendi (1.373), Nerea Ibarzabal (1.344), Julio Soto (1329,5), Aitor Bizkarra (1.329) eta Oihana Iguaran (1.321) lirateke beste sei bertsolariak.
Bilboko saioan bertsolariek lortzen dituzten puntuak eurek finalaurrekoen lehen itzulian bildutakoei batuko zaizkie eta orduan bai, erabakita geldituko da Iruñeko final handiko zortzikoa.
Bertsolariak