Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2022: "Ludi" (estreinaldia)

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko Abenduak 3
  • Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2022: "Ludi" (estreinaldia)

2022ko Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren eta Haziaraba in the Mapping Jaialdiaren barruan.

Pandemian jaiotako haurtxoak eta horien familiak gogoan, Teatro Paraíso eta Proyecto Createctura batu egin dira, eta indarrak bildu dituzte, pieza eszeniko berezi bat sortzeko, non behaketak eta esplorazioak esperientzia gogoangarria osatzen duten.

Ludi hitz polisemikoa da, hainbat adiera dituena. Gaztelaniaz jolasa esan nahi du, euskaraz mundua, eta esperantoz musika-instrumentu bati soinua eragitea.

Ludi ikuskizun interaktiboa da, poema eszenikoa. Artistak eta ikusleak natura osatzen duten elementuetan murgiltzen dira, zentzumenetan oinarrituta esperimentatzeko posible dela mundu iraungarriago bat, baldin eta artea eta jolasa hazkuntzaren ernamuinean jartzen baditugu. Zuen sormenaren instrumentua jotzera gonbidatu nahi zaituztegu!

Konpainia: Paraíso Antzerkia
Egileak eta zuzendaritza: Rosa A. García, Irene Fernández Álvarez (Createctura Proiektua)
Antzezleak: Donna Scholten, Kaia Vercammen
Adina: 2 eta 5 urte bitartean
Prezioa: 12 € heldu bat + haur bat
Leku mugatuak
HAURTXOAK PROIEKTUA-FESTIVAL HAZIARABA IN THE MAPPING

Online erosketa irailaren 22tik aurrera

Sarreren salmentari buruzko informazio orokorra


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana