BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2022

Bilbao 2022(e)ko abenduaren 9(e)tik 2022(e)ko abenduaren 18(e)ra
  • BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2022

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia (Mendi Film) jaialdiaren 15. edizioa online eta aurrez aurre ospatuko da Bilbon 2022ko abenduaren 9tik 18ra.

"Ski is Life" argazkia da gure aurtengo edizioko irudi nagusia, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia posterra saria irabazi du CVCEPHOTO lehiaketan. Sandi Bertoncelj argazkilari esloveniarraren lana da, hain zuzen duela 2 edizioko irudi nagusia ere ekarri ziguna, 2020ko "Into the Light" hura.

Austriako Zauchensee mendialdean kokatzen da "Ski is Life". Powder egun perfektu bat, eta eskiatzailea dena emanda gozatzen. Baita argazkilaria ere, bai horixe! 

Kamera eta detaile teknikoak: Canon EOS 5D Mark3 - Objektiboa: Canon EF 70-200mm f/2.8L IS USM - Apertura: f/2.8 - Abiadura: 1/6400s - ISO: 100

Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak zortzigarren urtez antolatu du CVCEPHOTO mendi jarduerari buruzko nazioarteko argazki-lehiaketa. Lehiaketa honetan, aurreko edizioetan bezala, espezialitateko argazkilari onenak, profesionalak eta mundu osoko zaleak bildu dira. Lehiaketara aurkeztutako mila argazkien artean, epaimahaiak 20 sarituak aukeratu ditu. Espainiako hainbat argazkilariez gain, Kanadako, Esloveniako, Poloniako, Frantziako, Estatu Batuetako eta Alemaniako hainbat argazkilari saritu daude edizio honetan parte hartutako 60 herrialde baino gehiagotatik.

Irabazlea Yhabril Moro bizkaitarra izan da. 2016an bigarren saria lortu zuen. Eski-jauzi baten argazki ikusgarri bat ilunabarreko argien azpian, Kataluniako Baqueira estazioan. Paul Zizka argazkilari kanadarrak, 2018an CVCEPHOTO saria irabazi zuenak, bigarren saria lortu du Kanadako Jasper Parke Nazionalean egindako mendiko eskiko argazki batekin. José Allendek, CVCEPHOTOren hainbat ediziotan ere saritua, hirugarren saria lortu du Jordaniako Wadi Rum basamortuan egindako eskalada argazki batekin.

Gainerako hamazazpi argazkiek Ohorezko Aipamenak jaso dituzte, eta horietan, eskiaz edo eskaladaz gain, mendian egiten diren beste jarduera batzuk daude irudikatuta, hala nola mendi-ibiliak, MTB, mendiko lasterketak, boulderra edo muturreko kayaka.

Saritutako hogei argazkiak formatu handian jarriko dira ikusgai Donostiako Boulevardean, maiatzaren 26tik aurrera, CVCEPHOTO 2022 sari-banaketaren aurretik. Ekitaldia Donostiako Antzoki Zaharrean izango da, maiatzaren 28an, larunbata, 18:00etan, eta saridunek parte hartuko dute. Bertan, saritutako argazkiez eta finalistez gain, Mathieu Le Lay errealizadore frantziarraren “A White Dream” filma ikusi ahal izango dugu, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaian estreinatu zena nazioarte mailan, Argazkilaritza Onenaren saria irabaziz. Jérémie Villet fauna basatiko argazkilariak Yukoneko paisaia hotzetan egindako lanari buruzko dokumental bikaina da, basahuntz iheskorrari argazkia atera nahian.


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2022(e)ko abenduaren 9(e)tik 2022(e)ko abenduaren 18(e)ra
  • LekuaBilbao

Non

Euskadi, auzolana