"La curva de la felicidad"

Zalla 2022(e)ko Abenduak 10
  • "La curva de la felicidad"

La curva de la felicidad antzezlanak gizon hauskor, zalantzati, segurtasunik gabeak aurkezten dizkigu, ikus-entzuleen barrea eragiten dutenak, pixkanaka beren alde gizatiarra, samurtasuna, bakardade itzela agertuz doazelarik, harik eta ikus-entzuleen bihotza bereganatzen duten arte. Baita emakume ikus-entzuleena ere. Izan ere, lau pertsonaiek sentitzen dutenaren kontrakoa esaten dute, eta ez duten irmotasun emozionala agertu nahi dute. Nahiz eta ukatu eta gau eroak amesten segi, maitasunaren bila dabiltza, bai, maitasunaren bila. Horra sinpleki esana.

Emazteak etxebizitza saltzera bultzaturik eta beharturik, Quinok, kontraesanean etengabe, eginahalak egiten ditu eros ez diezaioten: kontrako aholkuak ematen ditu, esaten du instalakuntza elektrikoak eta hoditeria zahartuta daudela... baina haren nortasun hauskor, segurtasunik, gabe, zalantzati eta borondate gabeak erosketa-agiriak sinatzera daramatza beste hiru pertsonaiak: Javier, Manuel eta Fer. Beste hiru gizon mota oso desberdin hauek eszenan agertzean, gatazkak sortzen hasiko dira bata bestearen atzetik, zirimolan, azken ustekabera iritsi arte, non komedia-eran, gogoeta bat agertuko baita: nola daramatzaten berrogeita hamar urteko tipo batzuek emakumeekiko harremanak.

Zallako Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana