Rey Lear

Amorebieta-Etxano 2022(e)ko Abenduak 10
  • Rey Lear

Atalaya konpainiak klasikoak prestatzen ditu publiko orokorrari zuzenduta. Lan horretan espezializatu da eta TNT Sevillako ikerketa eta esperimentazio eszenikorako zentroan egiten dute lan. Haren “Lear” 2019ko Max sarietan izendapen gehien jaso zituen obra izan zen eta 6 Lorca Sari irabazi zituen.

Kritikoen eta ikusleen aurrean izandako arrakastari lagundu diote, batetik, mahaien bidez egindako eszenografi a original eta xumeak, hainbat egoera sortzeko, eta, bestetik, aldaketa eszenikoekin batera doan abesbatzaren indarrak. Baina ikuskizunaren aipagarriena antzezleek egiten duten interpretazioa da. Eta horien artean, goraipatu behar da Carmen Gallardok Lear zaharraren rolean egiten duen lana minaren, haserrearen eta umorearen arteko bere interpretazio-dantza paregabekoan.

Lear Erregearen Erdi Aroko kondairak kontatzen du errege batek bere hiru alaben maitasuna proban jartzen duela eta alabarik maitagarriena izendatzen duela oinordeko. Hala ere, bere erresumatik erbesteratua izango da. Shakespearek giza mina eta eromena disekzionatu zituen, gordintasunez eta itzulingurutan ibili gabe. Emaitza intriga-korapilo konplexua da, gozatzea merezi duena.

Ametx

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaAtalaya
  • Data 2022(e)ko Abenduak 10
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Zornotza Aretoa
    Urbano Larruzea, z/g
    Amorebieta-Etxano
  • Zenbatekoa12€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Zornotza Aretoa

Non

Euskadi, auzolana