Korrontzi Benefic

Bilbao 2022(e)ko Abenduak 11
  • Korrontzi Benefic

KORRONTZIREN ONGINTZAZKO KONTZERTUAREN 5. EDIZIOA, ORAINGO HONETAN AITA MARI ITSASONTZIAREN ALDE.

Korrontzi “Aita Mari”-n ontziratu da Mediterraneora bidean. Bidai musikala abiarazten dute urrutiko uretara, ontzi gainean beraien trikitixa tonuan jarriz. Portu bakoitzean istorioak eta doinuak biltzen dituzte, baita tradizioak eta kulturak ere, eta itxaropenez beteta dauden itsasontziaren sokak luzatzen dizkiete bizitza berri baten bila dihoazenei. “Aita Mari” erreskate-ontziari laguntzeko ongintzazko kontzertua.

Korrontzi folk musika taldea 2004an sortu zuen Agus Barandiaran trikitilariak. Bere helburua, banda osatzean, euskal musika herrikoiari zein bere lurraldeko antzinako hots tradizionalei beste ikuspuntu moderno eta garaikideago bat ematea zen, beti ere trikitixa musikan oinarritutako ikuspuntu batetik, beronekin batera txalaparta edo alboka bezalako beste instrumentu tradizional batzuk ardatz hartuta eta bere lehen maisuak, Rufino Arrola trikitilariak (1909 – 1996), helarazi zion tradizio guztiarekiko erabateko errespetua inoiz ahaztu gabe. Sonoritate hori lortzeko, taldeak musika estilo eta instrumentu desberdinak uztartzen ditu, besteak beste, mandolina, baxu elektrikoa, kontrabaxua edo perkusioak. Urte hauetan zehar, Korrontzik bere kultura, hizkuntza, dantza eta musika eraman ditu mundu osoan zehar, jaialdi handietan joz eta hainbat herrialde bisitatuz.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana