Joseba Irazoki eta Lagunak

Usurbil 2022(e)ko Abenduak 12
  • Joseba Irazoki eta Lagunak

JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK disko berriaren  aurkezpen giran murgilduta daude. Joseba, NACHO VEGAS, PETTI, MIKEL ERENTXUN, ATOM RHUMBA etabarren gitarjolea da eta urteak daramatza bere bakarkako ibilidea lantzen.

III da diskaren izenburua, “Lagunak” taldearekin argitaratzen duen hirugarren lana. Aurreko diskoetan bezala kantak modu oso pertsonalean aurkezten ditu rocka eta esperimentazioa modu berezian nahastuz.Konposizio guztiak Irazokirenak dira.

Grabaketak Berako Atala eta Tarnoseko Shorebreaker estudioetan egin dira Johannes Buff musika ekoizlearekin.

Parte hartuko duten musikariak hauek dira:

  • Johannes Buff Ekoizpena, Sintetizadoreak.
  • Joseba Irazoki, Gitarra +Ahotsa
  • Ibai Gogortza (Borrokan, Mice…), Gitarra.
  • Jaime Nieto (El Columpio Asesino, Rafa Rueda…), Baxua.
  • Felix Buff ( Willis Drumond, Rudiger), Bateria.

Kantuetako hitz gehienak Joseba Irazokik idatzitakoak dira. Parte hartu duten bertze idazleak Xabier Gantzarain, Joxi Ubeda eta Gorka Erostarbe izan dira.

Masteringa Azkarateko Mamia estudioan egin da.

BIDEHUTS kolektiboarekin argitaratua izan da.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Abenduak 12
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Sutegi Aretoa
    Jose Martin Sagargia Plaza, z/g
    Usurbil
  • Zenbatekoa10 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Sutegi Aretoa

Non

Euskadi, auzolana