Juan Sagastizabalen erakusketa honek 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu.
Horietan guztietan, konposizio-eskalak eta -estrategiak aldatu arren, gaiak mantendu egiten dira. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.
Ordena, erritmoa eta harmonia aurkitzen saiatzen naiz konplexutasun handiko mundu horretan, nigan sortzen den harriduratik zerbait transmititzen. Nire pinturak bizitzaren eta gauza txikien enigmaren ospakizun bat izatea nahi nuke.