Hertzainaken kontzertuak BEC-en (abenduaren 16an eta 17an)

Barakaldo 2022(e)ko abenduaren 16(e)tik 2022(e)ko abenduaren 17(e)ra
  • Hertzainaken kontzertuak BEC-en (abenduaren 16an eta 17an)

Hertzainak taldeak bigarren kontzertu bat eskainiko du BECen abenduaren 17an, bezperan eskainiko duen agur kontzerturako sarrera guztiak ordu gutxian saldu eta gero. Salgai daude dagoeneko abenduaren 17ko emanaldirako txartelak.

BECeko lehen gaualdirako sarrerak atzo jarri zituzten salgai, Kutxabank bankuaren bezeroentzat soilik, eta erosteke gelditu ziren txartel apurrak gaur goizean saldu dira, ordubetean. Horren aurrean, bigarren kontzertu bat iragarri du gasteiztar taldeak, abenduaren 17rako, larunbatarekin.

Barakaldoko kontzerturako sarreren salneurria 29, 40 eta 45 eurokoa da.

 -----

Hertzainak taldeak sei disko eta hainbat single eta EP kaleratu zituen bere ibilbidean, eta betiko utzi ditu "Ta zer ez da berdin", "Pakean utzi arte", "Arraultz bat pinu batean", "Drogak AEKn", "Hil ezazu aita", "Rock & roll batzokian", "Aitormena", "564" eta beste hainbat ereserki.

Gosez gelditu ziren Gari eta Josu Zabala, 2019an Kafe Antzokian eta Euskaldunan Hertzainaken errepertorioa berreskuratzeko egindako kontzertuen ondoren, festa biribiltzeko gogoz. Orain, pandemia bat tarteko, gose hori berdindu ahalko dute, Azkena Gure Alde izenburupean gaur aurkeztu dituzten bi kontzertuetan.

Kontzertuotan, talde eta musikari gonbidatuak egongo dira, bai Hertzainaken emanaldien aurretik baita horien barruan ere.

Hertzainak taldeak sei disko eta hainbat single eta EP kaleratu zituen bere ibilbidean, eta betiko utzi ditu "Ta zer ez da berdin", "Pakean utzi arte", "Arrautz bat pinu artean", "Drogak AEKn", "Hil ezazu aita", "Rock & roll batzokian", "Aitormena", "564" eta beste hainbat ereserki.

Ordutegia

  • 19:00 ateak ireki
  • 20:00 gonbidatutako musikariak
  • 22:00 Hertzainak
eitb.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana