"Soulful Christmas"

Leioa 2022(e)ko Abenduak 16
  • "Soulful Christmas"

Nación Funk All-Stars soul eta funk musikako kolek­tiboak aurkezten duen adin guztietarako Gabonetako ikuskizuna da Soulful Christmas. Koko Jean-Davis abeslariaren ahots eta agerpen liluragarriari esker, Gabonetara eramango gaituzte erritmoz eta groove-ez batera.

Otis Redding, James Brown, Carla Thomas, Darlene Love edo Rufus Thomas souleko abeslari handiek Gabonetarako egindako abestiak berreskuratuko dituzte, musika afroamerikarraren zapore eta izaera berezia galdu gabe.

Lalo López (Tony Manero Fundazioa) da musika-bandaren zuzendaria eta Marc Benaigesek (Tony Manero Fundazioa, Copa Lotus), Àlex Badiak (FTM), Roger Martínezek (Original Jazz Orchestra del Taller de Músics), Guilliam Sonsek (Brodas Bros) eta Héctor Morasek (Chocadelia Internacional, Marina BBFace), eta izar nagusia den, Koko Jean-Davisek, osatzen dute taldea.

MUSIKARIAK: Koko Jean-Davis, Lalo López, Marc Benaiges, Àlex Badia, Roger Martínez, Guilliam Sons, Héctor Moras.

IRAUPENA: 100'.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Abenduak 16
  • Ordutegia20:30
  • Lekua Kultur Leioa
    José Ramón Aketxe Plaza, 11
    Leioa
  • Zenbatekoa12 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Kultur Leioa

Non

Euskadi, auzolana