"Hazia"

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko Abenduak 17
  • "Hazia"

Hazia musikala Arrasateko kooperatiben eredua pentsatu eta sustatu zuen gizonari buruzko adierazpen artistikoa da. 1936ko gerraren giza-urraduran eta haren bilakaera ankerra abiapuntuan, 1941ean Arrasatera iritsi ondorengo berpizkunde enpresariala eta nazioarteko proiekzioa gerora. Arizmendiarretaren bizitzaren gertakari eta egoera errealetan oinarritzen da, koreografia eta musika lagun, bai eta bere bizitzarekin harreman zuzena izanik, gure herriaren garapena markatu zuten ekintzen ilustrazioek ere.

Haziak –alegia, gure zuhaitz sinboliko birsortzailearen haziak–, protagonistaren espiritua definitzen du. Ametsen eraikitzaile eta gure etorkizunaren bultzatzaile izan zen gizon ekintzailearen bizitza eta egintza dugu ikusgai. Erro, ahots, bizitza eta leku jakin batetik batetik sortutako istorio kontatuak, kantatuak eta eszenaratuak biltzen dira hemen.

Arizmendiarrietaren historia tokikoa eta unibertsala da aldi berean, ekintzak bultzatuta gure herriari sostengua eta lana eman dion gizon batena. Haren sentimendu kooperatiboa islatuko da Hazia musikalak, "Ametsak eraikitzen” lelopean, eta bere aldarria lagun: “Beti Aurrera!”.

Gidoia eta zuzendaritza: Gontzal Mendibil

Antzezle narratzailea (Arizmendiarrieta): Arkaitz Gartziandia

Abeslari narratzailea: Gontzal Mendibil

Antzezleak eta kantariak: Ainhoa Tabuyo, Maddi Otamendi, Udara Zubillaga, Eneko Asiain, Xanti Korkostegi Diana Irazabal, Begoña Rodriguez, Benito Patxeko, Antton Fernandez, Alberto Mendigutxia, Alfonso Diez, Samuel Gibert, Aritz Salamanca, Amaia Barasorda, Adriano Herreros, Txomin Maidagan, Oier Zapiain, Ander Lacalle, Ander Ayerza, Enara Lardizabal

Gai musikalen sorkuntza: Gontzal Mendibil


Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana