"Photoformas" erakustketa

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko abenduaren 17(e)tik 2023(e)ko martxoaren 31(e)ra
  • "Photoformas" erakustketa

Gaur banatu dituzte Photoformas Naturari buruzko VIII. Argazki Txapelketaren sariak eta inauguratu dute lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa. Alavesia Natura Zientzien Museoaren Lagunen Elkarteak antolatzen du txapelketa, museoaren beraren eta Arabako Argazkilaritza Elkartearen laguntzarekin.

Lehen saria Andrés Basilio Sagarnaren Aromenai croma lanarentzat izan da, eta accesit bana eman diete Raquel Rivera Hernandoren Belarrezko burkoa eta Eduardo Aramberri Cruceleguiren Amaren babesa (Cercopithecus mona) lanei

Aurten 37 argazkilarik hartu dute parte txapelketan eta, guztira, 94 lan onartu dira. Erakusketan 94 argazki horien artetik hautatu dituzten eta ohorezko aipamena merezi izan duten 30 lan izango dira ikusgai, horien artean, sariak jaso dituzten argazkiak.

Epaimahaia hauexek osatu dute: Ana García Hermoso, Arabako Argazkilaritza Elkartearen ordezkaritzan; Carlos Hermosilla, naturalista eta argazkilaria; eta Jesús Alonso, Arabako Natura Zientzien Museoko arduraduna.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana