Auzo Eszena 2022 egitarauaren barruan.
Low-cost airelinea baten lehen hegaldia da, bidaiari benetan bereziekin. Aireportuko langileak ere nahiko xelebreak dira eta egoera komikoak emango dira, batzuk nahiko ohikoak eta beste batzuk surrealista samarrak. Eta geure buruari galdetuko diogu: bidaiariak hegaldi horretara igoko dira? Iritsiko dira helmugara? Nork daki?