Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022: egitaraua

Pamplona/Iruña 2022(e)ko irailaren 24(e)tik 2022(e)ko abenduaren 18(e)ra
  • Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022: egitaraua


Getxon, Arrasaten, Gotaine-Irabarnen, Gasteizen, Donostian, Lizarran, Elizondon, Donibane Garazin, Irunen, Durangon, Amurrion, Baionan, Bilbon eta Iruñean izango dira 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioak. 

Sei saio izango dira lehen fasean: irailaren 24an hasita, bina saio jokatuko dira astebururo. Zazpi finalaurreko izango dira jarraian: asteburuko saio bat jokatuko da, larunbatero, zehazki. Eta azkenik, abenduaren 18an finala izango da Iruñeko Nafarroa Arenan.

Pandemiak eraginda, azken Txapelketa Nagusitik bost urtera egingo da datorren hau, Bertsozale Elkarteak antolatzen duen hamargarrena. Azken urteotan, ahalegin handia egin du Bertsozale Elkarteak tokian tokiko antolatzaileekin, bertso-eskolekin eta sortzaileekin beraiekin batera plaza biziberritzeko.


Saioak


Sarrerak

Internetez eskuratu ahal izango dira sarrerak. Bazkidea bazara, gainera, onurak izango dituzu.

Internetez

  • www.bertsosarrerak.eus atarian: Saio guztietako sarrerak eskuragai.
  • Bertsozale Elkarteko bazkideek finaleko sarrera erreserbatuta izango dute ekainaren 23tik ekainaren 30era bitartean. Uztailaren 1etik aurrera, erreserbatuta egoteari utzi eta gainontzeko zaleentzat ere salgai jarriko dira sarrerok. Edonola ere, txapelketa guztian zehar eta betiere amaitu ez badira, bazkide prezioan erosi ahal izango ditu bazkideak sarrerak.

Txarteldegian

  • Interneteko atariaz gain, finaleko sarrerak Nafarroako Bertsozale Elkartean (Baratzeetako zeharkalea 2 behea, Iruñea) ere egongo dira salgai ekainaren 23tik 30era bitartean (larunbatean eta igandean izan ezik). Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara izango da.
  • Gainerako saioetako sarrerak saioak jokatuko diren egunetan jarriko dira salgai txarteldegian; betiere, aurrez amaitzen ez badira.

Finala: sarrera motak

Hiru sarrera mota ezberdin izango dira eskuragai finalerako: harmaila, errebotea eta pista. Sarrera mota guztiek salneurri bera dute. Taldean joanez gero, kide guztiek sarrera mota bera hartu behar dute elkarrekin esertzeko; izan ere, sarrera mota bakoitzak sarbide jakin bat du, eta behin barrura sartuta ez da batekoak eta bestekoak elkartzeko modurik izango.


Faseak eta sailkapenak

Hiru fasetan banatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia: lehenengo fasea, finalaurrekoak eta finala.

Lehenengo fasea

Hogeita hamasei bertsolari izango dira kantuan, herrialdeetako txapelketetatik sailkatutakoak. Sei bertsolariz osatutako sei talde egingo dira eta saio bakarrera lehiatuko dira. Talde bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da hurrengo fasera; puntu gehien batzen dituztenekin osatuko da finalaurrekoetara igaroko den taldea.

Finalaurrekoak

Hogeita lau bertsolari lehiatuko dira fase honetan: izena eman duten 2017ko bost finalista eta lehenengo faseko saioetatik sailkatu diren hemeretzi bertsolari.

Bi itzuli izango ditu finalaurreko faseak: lau finalaurreko izango dira lehenegoan eta hiru bigarrenean. Bi saioetako puntuazioak gehitu egingo dira, baina lehen itzulian puntu gutxien lortu duten sei bertsolariek bigarren itzulian kantatzeko aukera galduko dute. Taldeak aldatu egingo dira lehen itzulitik bigarrenera.

Finala

Zortzi bertsolari lehiatuko dira: 2017ko txapelduna eta finalaurrekoetatik puntuazioz sailkatutako zazpiak. Hiru saiotan banatuko da ekitaldia: goizean zortzi bertsolariak jardungo dira eta zortzi bertsolariekin emango zaio hasiera arratsaldeko jardunari; azkenean, puntu gehien batu duten bi bertsolarien arteko lehiarekin emango zaio amaiera. Egun osoko jardunean puntu gehien eskuratu dituena izango da txapelduna.


Egin beharreko lanak

Lehenengo Fasea

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian/lau puntuko handian
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian
  • Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian/bost puntuko txikian
  • Ganbarako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian

Finalaurrekoak

Lehen itzulian

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian/lau puntuko handian
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian
  • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian/lau puntuko txikian, puntutan, zortzi bertso osatu arte
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean (zortzikoa, berdinaren moldekoa, sei puntuz/sei puntukoa, berdinaren moldekoa)
  • Ganbarako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian

Bigarren itzulian

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian/bost puntuko txikian
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian/lau puntuko handian
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian
  • Ganbarako lana: banaka, lehen puntua emanda, bi bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian eta gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian

Finala

Goizean

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian/lau puntuko handian
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian
  • Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean (zortzikoa, berdinaren moldekoa, sei puntuz/sei puntukoa, berdinaren moldekoa)
  • Ganbarako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian

Arratsaldean

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian/bost puntuko txikian
  • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian/lau puntuko txikian, puntutan, zortzi bertso osatu arte
  • Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian

Buruz burukoan

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso Iparragirre abila dela doinuan
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian
  • Ganbarako lana:
  1. Banaka, hitza gaitzat emanda, bertso bat bederatziko txikian (hamalaukoa, txikiaren moldekoa, bederatzi puntuz/bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa)
  2. Gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian
Bertsozale

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana