Vocalia Taldea: "There is no rose"

Bilbao 2022(e)ko Abenduak 20
  • Vocalia Taldea: "There is no rose"

Vocalia Taldeak aurkezten duen programaren muina Benjamin Britten britainiar konpositorearen A Ceremony of Carols suiteak osatzen du. Mesiasen etorreraren aurrean bizitzari eta alaitasunari eskainitako kantua da, erritmo desberdinez, kanon biziz eta melodia soilez betea eta nostalgia-kutsu bat ere baduena. Piezaren bederatzi zatiek marrazturiko paisaietan, korua eta harpa urte berriaren etorreraren pozetik neguko gau hotz eta iluneraino igaroko dira, Jainkoaren jaiotzak dakarren Satanasen aurkako borrokatik igarota. Obra hasi eta ixten duen hotsandiko prozesio-kantu batek lagundu egiten du bizi-zikloaren metafora musikala sortzen, betiereko itzulera eta heriotzaren eta bizitzaren arteko oreka irudikatuz.

Pieza enblematiko horri ekin ziotenean, gauza bakan eta berri batekin osatu nahi izan zuten, eta horregatik eskatu zioten Xabier Sarasola euskal konpositoreari pieza bat idatz zezala Vocalia Taldearen proiekturako. Hala, John Rutter konpositoreak Dancing Dayrekin egin zuen bezala, Brittenek A Ceremony of Carols idatzi eta hogeita hamar urtera, Xabier Sarasolari emakumezkoen abesbatzarako eta harparako suite berri bat sortzea proposatu zioten, inspirazio gisa Brittenen obra ospetsua hartuta.

Abesbatza harro eta ilusioz beteta dago Urtats elur lanarekin, zeienetan Xabier Sarasolak, bere ikuspegi pertsonaletik, Gabonetako musika eta Euskal Herrian urte berriari ongietorria emateko erabiltzen diren tradizioak bisitatuko baititu, musika-abentura hau are bereziago bilakatuta. Kontzertuaren egitaraua osatuko du Johannes Brahms musikagile alemaniarraren lau abestiz osatutako abesbatza, harpa eta bi tronparako Vier Gesänge Op.17 bilduma bikainak. Hanburgoko Emakumezkoen Abesbatzaren zuzendari izan zen garaian —ia bere konposizio-ibilbidearen hasieran— idatzitako lau abesti horiek ezin hobeto erakusten dute maitasun erromantiko eta oinazetsua, beti zorigaiztoko patuari, oroimenari eta heriotzari lotuta egoten dena. Brahmsek musika jartzen die askotariko jatorriak dituzten testuei, elkarrekin nostalgia-unibertso sakon eta tragikoa sortzeko.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana