"Kutsidazu bidea, Ixabel (musikala)"

Tolosa 2022(e)ko Abenduak 23
  • "Kutsidazu bidea, Ixabel (musikala)"

Juan Martin donostiar gaztea mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskara maila hobetzea helburu hartuta. Han dagoela, abesti eta abesti artean, egiaztatuko du baserrian bizi direnek darabilten euskarak ez duela zerikusirik gelan ikasi duenarekin. Baserriko familia aitak, alaba gazteak eta amonak osatzen dute.

Joxean Sagastizabalen eleberri dibertigarrian oinarritutako komedia musikal honetan ikusiko dugun bezala, Juan Martinek bi auziri egin beharko die aurre: batetik, hizkuntza-arazoak ditu, eta, bestetik, landa-inguruneaz ezer gutxi daki. Horrez gain, Ixabel familiako alaba erakargarriak ordura arte ezezagunak zituen sentimenduak piztuko dizkio, eta inguruak ere zur eta lur utziko du, izan ere, musikaren bidez komunikatuko da berarekin: zuhaitzak rap doinuan, sagarrak "a kuppela" abesten eta behiak dantzan.

Fitxa artistikoa:

  • Jatorrizko egilea: Joxean Sagastizabal
  • Dramaturgia: Aitziber Garmendia, Patxi Barco
  • Zuzendaria: Patxi Barco
  • Zuzendaritza musikala: Joli Pascualena
  • Antzezleak: Xanti Korkostegi, Maria Redondo, Ainhoa Aierbe, Inazio Tolosa, Karlos Ngema, Iker Huitzi, Joli Pascualena, Santi Romano
  • Jatorrizko musika eta hitzak: Iker Huitzi, Joli Pascualena, Santi Romano
  • Jatorrizko hitzak: Aiora Zulaika, Joli Pascualena, Patxi Barco
  • Ekoizpena: Demode Produkzioak
  • Eszenografiaren diseinua: Patxi Barco, Asier Izagirre
  • Soinuaren diseinua: Iker Huitzi
  • Soinu-teknikaria: Josean Olaberri
  • Argiztapenaren diseinua: Xabier Lozano
  • Argi-teknikaria: Livory Barbez
  • Jantzien diseinua: Josune Lasa
  • Jantzi bereziak: Josemi Errondosoro
  • Diseinu grafikoa: Horixe
  • Banaketa: Txalo Banaketak, Demode Produkzioak
  • Iraupena: 100'

Sarrerak: Leidorreko leihatilan eta www.tolosa.eus/kultura eta tickets.kutxabank.es

 

 

 

 

 

Agenda Tolosa

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana