"Metrópolis" filmaren emanaldia (Musika zuzenean: Joxan Goikoetxea eta Roberto Yaben)

Urnieta 2022(e)ko Abenduak 27
  • "Metrópolis" filmaren emanaldia (Musika zuzenean: Joxan Goikoetxea eta Roberto Yaben)

Fritz Lang zuzendariaren METROPOLIS (1927) filmaren proiekzioa, zuzeneko sintetizadoreen musikarekin, Joxan Goikoetxearen eskutik. Roberto Yabenek lagunduko dio gitarra elektrikoan. Fritz Langek zuzendutako zientzia fikziozko film mutu alemaniarra da Metropolis, 1927koa, eta Alemaniako zinema espresionistako eta munduko zinemaren historiako film handienetako bat da. Musikaren atalak 1994an Joxan Goikoetxeak konposatutako soinu-banda du ardatz, film mutuei laguntzeko erabiltzen zen bat-bateko estiloaren antzekoa, baina fikzio hiperrealista eta espresionista nabarmentzen saiatzen den tratamendu elektronikoarekin.

Joxan Goikoetxea – Sintetizadoreak

Roberto Yaben – Gitarra elektrikoa

Iraupena: 100 minutu 

 

 

urnieta.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana