Izaro (Hernani)

Hernani 2022(e)ko Abenduak 30
  • Izaro (Hernani)

Izarok Limones de Oro disko berria aurkeztuko du.

Limones de Oro disko berezia da, elkarlan ugari baititu, gizatasun eta ikuspuntu artistikotik inspiragarriak egiten zaizkion ahots eta pertsonak batu baititu bertan. 16 abestiz osatzen da “Limones de Oro” eta hainbat artisten elkarlana topatzen da bertan, munduko herrialde ezberdinetako artistek parte hartzen dutelarik. Mexiko (Alex Ferreira, Bratty), Kuba (Daymé Arocena), Brasil (Duda in the sky), Espainiar estatua (Zahara, Pedro Pastor, Xoel Lopez, Rozalen, Amaral) eta baita Euskal Herrikoak ere (Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Gartxot, Eñaut Gaztañaga).Ilusioz eta positibotasunez josiriko proiektu berezi baten aurrean gaudenaren adierazlea da.

Proiektu berri honekin, Izarok baieztatuko du, pauso irmoz egin nahi duela lan bai etxean eta baita nazioartean ere.

.hernani.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Abenduak 30
  • Ordutegia22:00
  • LekuaKiroldegiko pista
    Hernani
  • Zenbatekoa15 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana