"Paüra"

Barakaldo 2022(e)ko Abenduak 30
  • "Paüra"

-VALENTZIAKO ARTE ESZENIKOEN SARIEN ZIRKU IKUSKIZUN ONENA

 

Dramagintza eta zuzendaritza: Lucas Escobedo
Zuzendaritza eta musika-konposizioa: Raquel Molano
Interpreteak: Lucas Escobedo, Raquel Molano, Alfonso Rodríguez, Marta Sitjà

 

Paüra publiko guztiarentzako umorezko ikuskizuna da, zuzeneko musikarekin. Pailazoaren hizkuntzaren bidez beldurraz hitz egiteko antzerki-kontzertua, algaraz eta poesiaz. Iruntziz beteriko pieza musikala, Lucas Escobedo konpainiaren dohain artistiko bertutetsuen eskutik.

Munduan pertsonak adina beldur mota dago. Ikuskizunaren helburua ez da horietako bakoitzaren abaniko bat aurkeztea, baizik eta tranpolin gisa erabiltzea hutsera salto egiteko eta hegaldi horretan umorearen hegoak zabaltzeko. Beldurra gutako bakoitzarengan dago; ez sentitzea desio dugu, baina barruan daramagu. Emozio hori ez da inoiz kontseilari ona izan eta, hala ere, sarritan horrek jartzen gaitu martxan. Umorearen bidez, artistek paürari eskua ematen diote eta abentura eszenikoko lagun gisa hartzen dute.

Lucas Escobedo konpainia gaur egungo zirku garaikideko konpainiarik bizigarrienetako bat bihurtu da denbora gutxian. Yolo lanaren arrakastaren ondoren, musika, umorea eta zirkua uztartzen dituen ikuskizun batekin itzuli da.


Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana