Gari, Montxo eta Jose Lontxo: "Petitxou"

Tolosa 2023(e)ko Urtarrilak 3
  • Gari, Montxo eta Jose Lontxo: "Petitxou"

Bidaia luze batetik etorri berri, Europako zirkuetan parte hartzetik, Gari, Montxo eta Joselontxo prestaketetan ari dira pistan azaldu eta beraien "Ikuskizun handia" eskaintzeko prest! Baina, zer gertatzen da? Emanaldia egiteko behar diren tramankulu, maleta eta kutxak ez dira oraindik iritsi! Zapata handiak, sudur gorriak, saxofoia, tronpeta, tuba... falta dira! Zer egin orain? Ikusleak zain daude, eta ikuskizunak hasi egin behar du!

Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoek (Tutik Clowns) musikaz, magiaz eta umorez beteriko esketxez beteko dute eszenatokia, familiei eta batez ere haurrei zuzendutako ikuskizun dibertigarri honetan. Taldearen 25 urteak ospatzeko ekoitzitako ikuskizun berezia!

Gari, Montxo eta Joselontxok hasieratik egin zuten pailazoaren tradizioan oinarritutako umorearen aldeko apustua, antzerki lengoaiara egokituz eta familia osoari zuzenduz. Petitxou ikuskizuna hasieratik bukaerara haurren eta helduen atentzioa lortzeko asmoarekin sortu dute, ikusleak hunkitzea eta haiek barre egitea eta ondo pasatzea lortuz.


Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • KonpainiaTutik Clowns
  • Data 2023(e)ko Urtarrilak 3
  • Ordutegia17:00
  • Lekua Leidor Aretoa
    San Francisco, 6-8
    Tolosa
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Leidor Aretoa

Non

Euskadi, auzolana