"Munduari itzulia 80 egunetan"

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko urtarrilaren 3(e)tik 2023(e)ko urtarrilaren 4(e)ra
  • "Munduari itzulia 80 egunetan"
  • "Munduari itzulia 80 egunetan"

Glu Gluk familia osoarentzako antzezlan berri bat aurkezten du, elkarbizitzaren alde egiten duen abenturazko istorio bat. Abiapuntua Munduari itzulia 80 egunetan liburu ospetsua da. Julio Verneren eleberrian oinarritutako bertsio librea da. Glu Gluren lanetan ohikoa den bezala, antzezlanaren tonu nagusia komikoa eta musikala da.

Liburu ospetsuak Phileas Fogg eta Passepartouten gorabeherak kontatzen ditu, munduari bira laurogei egunetan ematea lortzea dute helburu. Proposatutako egokitzapen honetan, gure herritik irten gabe mundu osoko pertsonekin bizi garela erakutsi nahi dugu, bai eskolan, bai gure kale, auzo eta parkeetan ere.

Julio Vernek eleberrian giro alaia eta une komikoak proposatzen ditu, eta hori ere eszenatokira eraman da. Idazle frantsesaren kontakizunak, estiloaz gain, erritmo bizkorra planteatzen du; azken finean, abenturazko istorio bat da, eta halaxe da antzezlanean ere. Eleberriaren gatazka eta helburu nagusia munduari 80 egunetan bira ematea da. Emanaldiaren kasuan ere erronka ederra da: 80 minututan herritik irten gabe mundu osoko pertsonekin bizi daitekeela erakustea.

Obra sortzeko, trama nagusia hartu dugu hari narratibo gisa, baina gure errealitatera egokituta. Liburuko eszena mitiko batzuk emulatutzen dira, eta pertsonaia berriak sortu ditugu garapen dramatikoa eraikitzeko.

Itoitz eta Urdiñe neba-arrebak osaba Passepartout eta izeba Auodaren etxean opor egun batzuk igarotzen ari dira. Passepartout Ilargiaren Zirkuko akrobata da, eta mundu osoan zehar ibili da harekin bere artea erakutsiz jira-biran. Izeba Auoda Planetako Doktoreak elkarteko medikua da, baliabide gutxien dituzten munduko lekuetan osasun-laguntza ematen duen elkartea.

Antzerki-emanaldia izeba-osabek Julio Verneren Munduari itzulia 80 egunetan nobela mitikoa ozen irakurtzen amaitzen dutenean hasten da. Orduan, ilobek esango dute ez dela beharrezkoa munduan zehar bidaiatzea jatorri eta arraza desberdinetako pertsonak ezagutzeko. Haiek eskolan eta herrian mundu osoko pertsonekin egunero bizi dira.

Momentu horretatik aurrera, herritik buelta hori ematera jolasten hasiko dira jatorri desberdineko pertsonak ezagutu eta haiekin bizitzeko. Ezagutuko duten pertsonaia bakoitzak bere sustraiak, ohiturak eta aberastasun kulturalak erakutsiko dizkiete. Kasu honetan, eleberrian bezala, erlojuak berebiziko garrantzia izango du, baina 80 egunen ordez, 80 minutu izango dira, eszenako emanaldiaren ia denbora erreala.

Passepartout eta Auodaren etxeko ganbaratik joko eta fantasia bidelagun, planetako bidaiari handiek mundu, egoera eta pertsonaia ezberdinak birsortuko dituzte; hala nola Txina eta bere herensugeak, Erdialdeko Amerika, Mosku, Ginea edota Saharako basamortua.

Azken batean, elkarrekin bizi eta ikasten dugun etorkin askoren jatorriek gure egunerokoa eta gizartea osatzen dute. Jokoak, fantasiak, abenturak eta komediak elkarbizitzaren aldeko benetako gizarte plurala irudikatzen.

Ohiko elementu eszenikoez gain, pantaila bat dago gure herrian bizi diren haur errealak eta jatorrizko tokietako paisaiak erakusteko. Abesti eta dantzek antzerki-ibilaldi honetarako hariak dira, eta Passepartout-en zirku-elementuek leku exotikoak eta garraiobideak irudikatzen dituzte, hala nola, itsasontziak, trenak edota globoa, hori guztia etxeko ganbaratik mugitu gabe.

Ekoizpen berri honetarako inguratzeko soinuari deritzonari esker obran murgiltzeko esperientzia planteatzen dugu. Publikoa ez da lekuko soila, abenturan murgiltzea da xedea. Ikusleak gertaeren lekuetan izango dira, entzundakoari esker eszenatokitik eta besaulkietatik bidaia egingo dute. Asmoa ikusleek dramaturgiaren parte izatea da, zer eta, soinuari esker. Hau da, ikuslegoa abenturaren parte aktibo izatera gonbidatuko dugu.

Horretarako soinua ez da soilik eszenatokiko iturri konbentzionaletik etorriko, baita estrategikoki jarritako iturrietatik ere. Entzumenaz baliatuta ikusleek leku anitzetako giroa biziko dute eta garraiobide bakoitzak igorritako emozioak eta dardarak sentituko dituzte.

Fitxa

  • Egilea: Galder Perez
  • Zuzendaria: Ugaitz Alegria Ituarte
  • Aktoreak: Andrea Covadonga Lopez Pita, Jon Casamayor Garcia, Sara Barroeta de Luis, Leire Ormazabal Ezpeleta
  • Argiztapena: Mario Lopez Fernandez
  • Eszenografiaren diseinua: Amaia Oleagoitia
  • Dekoratua: Jon Perez Kastresana
  • Atrezzoa: Jon Perez Kastresana
  • Jantziak: Maite del Olmo
  • Koreografia: Maitane Zalduegi Viar
  • Musika zuzendaria: Iñaki Maruri
  • Estudioa: Baser Sound
  • Kartelaren diseinua: Nino Monero
  • Argazkiak: Iñigo Perez
  • Hizkuntza aholkularia: Jon Sanchez Barrado
  • Talde teknikoa: STAR LAN – Txerran Azaola
  • Ekoizpen exekutiboa: Mari Cruz Melgosa - Toño Pinto
  • Ekoizpena: GLU GLU
  • Iraupena: 59 minutu
  • Adin gomendatua: 3-9 urte eta familia
gluglu.eus

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana