"El beso de la mujer araña"

Bilbao 2023(e)ko urtarrilaren 6(e)tik 2023(e)ko urtarrilaren 8(e)ra
  • "El beso de la mujer araña"

Zer da gizon izatea?

Espetxean, Molina eta Valentin ziega berean daude. Molina gizon-gorputza duen emakumea da, eta adingabe bat seduzitzeagatik kartzelaratu dute. Valentin mundua aldatu nahi duen ekintzaile politikoa da, eta galdeketetan torturatu egin dute. Errealitatetik ihes egiteko, Molinak antzinako filmak gogoratuko ditu. Horietako protagonistekin eta bigarren mailako pertsonaiekin identifikatuko dira, eta prozesu horretan gogoeta egingo dute beren bizitzaren eta nortasun politiko eta sexualaren inguruan. Zauri ireki ugari dituen barne-borroka eta orro egiteari uzten ez dion pantera.

Debekatutako istorioa da, eta agerian uzten du gizakiak duen maitatzeko beharra. Itxialdian, Valentin eta Molina bidaide dira bidaia existentzial batean, askapenerako bidaia batean. Bolero usaina duen thrillerra da ia-ia. Isolamendu horretatik kanpo, heriotza eta tortura dira nagusi, eta, bien bitartean, bi protagonistek iraultzaren zain jarraitzen duen munduarekin egiten dute amets. Askapen politikorako nahitaezkoa da gorputzen askapena.

“Iluntzen duenean beti behar dugu norbait”.
J. M. Mora


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaPentación Espectáculos
  • Data 2023(e)ko urtarrilaren 6(e)tik 2023(e)ko urtarrilaren 8(e)ra
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa13€ / 25€
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Arriaga Antzokia

Non

Euskadi, auzolana