Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak +55 Elkartegien 2022ko urtarriletik maiatzera arteko ikastaroen programazioa aurkeztu du, eta 1.067 plaza eskainiko ditu.
Askotariko gaiei buruzko hamahiru ikastaro izango dira guztira:
Aintza eta ahanztura Arabako XIX. mendean. Ander Gondra. 150 lagun.
Amo ergo sum: filosofia, filosofoak eta maitasuna. Yolanda Barrios eta Jose María Cabo. 150 lagun.
Aurrez aurreko elkarrizketa. Ana Areitio. 44 lagun.
Bizitzaren indarrerantz nire familia-sistematik. Miren Izaskun Asúa. 20 lagun.
Edertasun kontzeptuaren bilakaera mendebaldeko artearen historian. Susana Arechaga. 150 lagun.
Ekonomia. Unai Villalbak koordinatutako zikloa, EHUren lankidetzarekin; hainbat hizlari izango dira. 55 lagun.
Emozioak zahartzean: gure emozioak kudeatzeko lehen urratsak. Fernando Gómez Busto. 55 lagun.
Gaur egun nazioarteko gaurkotasuna ulertzea. Víctor Amado. 55 lagun.
Irakurritako antzerki tailerra. Javier Larreina. 20 lagun.
Magnizidioak: burua eman. Antonio Riverak zuzendutako zikloa, Valentín de Foronda Institutuaren eta EHUren lankidetzarekin; hainbat hizlari izango dira. 150 lagun.
Musika bizia. Aleix Mañosas. 24 lagun.
Nola irakurri poema bat. Amparo Montero. 150 lagun.
Zinemagile handiak historian zehar. Sonia Pacios. 44 lagun.
Aurrez aurreko bi ikastaro eska daitezke gehienez ere. Plazak zozketa bidez esleituko dira. Onartuen zerrenda abenduaren 23an argitaratuko da. Ikastaroetako zazpi (letra lodiz daudenak) linean egin ahal izango dira, toki mugarik gabe. Argibide gehiago, liburuxkan.