Erakusketa: "Afrika ezagutzen"

Basauri 2023(e)ko urtarrilaren 12(e)tik 2023(e)ko urtarrilaren 31(e)ra
  • Erakusketa: "Afrika ezagutzen"

Urtarrilaren 12tik 31ra bitartean, Sebastião Alves Langaren erakusketa originala ikusteko aukera izango dugu Kultur Pozokoetxen. Erakusketaren izenburua “Afrika ezagutzen” da eta batik teknikarekin egindako koadroez osatua dago.

Batik ehunak tindatzeko munduko teknikarik zaharrenetakoa da. Ehunak koloreztatzeko erabiltzen da eta ehuna tindagaiekin kontaktuan jarri aurretik, tindatu nahi ez diren eremuetan argizari beroko geruzak ematean datza.

Horrez gain, Urtarrilaren 24an, zuk zeuk tenika honetaz gozatzeko aukera izango duzu. Izan ere, Sebastião Alves Langak berak, batik tailerra emango du 18:00etatik 20:00etara 18 urtetik gorakoentzat.

Izena emateko, deitu edo bidali mezu elektroniko bat Kutur Pozokoetxera zure izen-abizenak, telefonoa eta posta elektronikoa adieraziz. (944 666 395 – pozokoetxe@basauri.eus)


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana