"Los santos inocentes"

Bilbao 2023(e)ko urtarrilaren 12(e)tik 2023(e)ko urtarrilaren 15(e)ra
  • "Los santos inocentes"

Miguel Delibesen Los santos inocentes geure burua begiratzeko ispilu bat bezala aurkezten zaigu. Gizarte gisa. Gizabanako gisa. Eta, ispilu guztiek bezala, gure iraganaren isla itzultzen digu, gure oraina azaldu ahal izateko. Parez pare jartzen digun irudia gordina, ederra, basatia da… baina, batez ere, erabat gizatiarra. Los santos inocentes XX. mendeko eleberri handienetako bat da, eta haren garrantzia areagotu egiten da antzerki bihurtzeko erronkarekin.

Delibesek hain unibertso sendo eta egiazkoa sortzen du, non batzuetan autoreari berari gailentzen zaiola baitirudi. Garai bateko Espainiaren gaineko begirada zuhur eta errukigabe batetik sortutako pertsonaia bikainak bizi dira hor, eta begirada hori gizakiaren, munduaren eta, zalantzarik gabe eta batez ere, gaur egungo Espainiaren gainekoa ere bada. Delibesek ez du bere eleberrian garai batean izan ziren eta jada ez diren inguruabar eta pertsonaiak erakusten. Aitzitik, ohartarazten digu zirkunstantzia eta pertsonaia horiek ez zirela inoiz erabat joan, hor jarraitzen dutela, beste forma batzuekin bada ere, indar berriekin itzultzeko aukeraren zain.

Azariasengan heroi anomaloaren arrastoak ikusi ditugu, bihotz handi isila Regularengan, duintasunez eta itxaropenez betetako begirada Nievesengan, dena kaltetzen duen eta dena kaltetu nahi duen Ivanengan gaiztakeria zigorgabea. Paco, bere etsipen sutsuarekin, gehien axola zaigun pertsonaia da Los santos inocentes-en. Paco, Baxua, galdera da, eta gutako bakoitza, erantzuna.

 

SAIOAK

  • Urtarrilak 12 - 19:30h.
  • Urtarrilak 13 - 19:30h.
  • Urtarrilak 14 - 19:00h.
  • Urtarrilak 15 - 19:00h.

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2023(e)ko urtarrilaren 12(e)tik 2023(e)ko urtarrilaren 15(e)ra
  • Ordutegia19:30 eta 19:00
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa13€ / 25€
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Arriaga Antzokia

Non

Euskadi, auzolana