15. Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa

Aduna 2023(e)ko urtarrilaren 13(e)tik 2023(e)ko apirilaren 20(e)ra
  • 15. Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa

Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketak aurrera dirau hamabost urteren muga gaindituta. Aurten 15. aldiz jarriko da martxan elkar fundazioak haur eta gazteengan irakurtzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea helburu duen lehiaketa hau. Urteotan milaka haur eta gaztek hartu dute parte bertan, kalitate handiko lanak aurkeztuz.

Aurten, Esti Vivancok idatzitako Nora joan da Nora? ipuina irakurri eta ilustratu beharko dute txikienek. Koxkorragoek, berriz, Alex Orbek sortutako ilustrazioan oinarritu beharko dute beraiek sortutako ipuina. Komikiaren atalan, ordea, gazteek bi aukera izango dituzte: batetik, Alex Orbek hasitako komikiari jarraipena ematea eta bestetik, beronen gaia mantenduz (txango bat), komikia hasieratik sortzea.

Parte hartuko duten haur eta gazteei zuzendutako sari ederrez gain, ikastetxeei eskainitako sari bereziak izango ditugu aurten ere. Alde batetik, Laboral Kutxak bi ikasgelarentzat saria emango du; bestetik, Irrien Lagunen Klubak beraien aldizkariko harpidetzarekin eta opari sorpresa batekin sarituko du parte-hartzea.

Ipuinak, ilustrazioak eta komikiak entregatzeko azken eguna apirilaren 20a izango da.

Gutun honekin batera, igortzen dizugun kartela zuen zentroan agerian jartzea eskertuko genizuke; horrela irakurleak jakinaren gainean egon daitezen, eta parte hartzeko aukera izan dezaten.

Informazio gehiago behar izanez gero jo, mesedez, elkar.eus atarira, idatzi lehiaketa@elkar.eus helbidera edo dei egin 943 310 301 telefono zenbakira.

elkar.eus

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2023(e)ko urtarrilaren 13(e)tik 2023(e)ko apirilaren 20(e)ra
  • LekuaAduna
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana