Antzerki Garaia 2023

Ordizia 2023(e)ko urtarrilaren 13(e)tik 2023(e)ko apirilaren 21(e)ra
  • Antzerki Garaia 2023

Antzerkia oro har eta euskaraz egindakoa bereziki bultzatzen jarraitzea du helburu Beasaingo eta Ordiziako Udalen arteko elkarlanari esker antolatu den “Antzerki Garaia” egitarauak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzoki Sarearen lankidetzarekin antzerkia hedatu eta ikusleak erakartzeko denboraldi honetarako egitarau erakargarria antolatu dute bi udaletako kultura sailek.

Jakina denez, Antzerki Garaia programazioak 1995eko lehen hiruhilekoan eman zituen lehenengo urratsak; beraz, aurtengoa Goierriko antzerki-denboralditxoaren hogeita bederatzigarren ekitaldia da.

Antzerki taldeak eta obrak aukeratzeko garaian kontutan hartutako irizpideak kalitatea, muntaia, hizkuntza, konpainiaren eskarmentua eta obren arrakasta izan dira.

Sarrerak eta abonuak

Aurtengo edizioari dagokionez 8 antzezlanek osatzen dute egitaraua. Horietatik bi izango dira soilik gaztelaniaz. Sarrerak 12 euroan izango dira salgai emanaldi bakoitzeko eta denboraldi osorako abonuaren salneurria 72 eurokoa izango da. Hau erosteko epea urtarrilaren 10a arte egongo da zabalik. 

Abonuarekin, egitarauko emanaldi guztietara sartzeko aukera izango da Ordizian edo Beasainen izan. Edozein aldaketari buruzko informazioa jasoko dute, baita urtean zehar beste obra batzuen programazioari buruzkoa. Gainera, antzezlan guztietarako udalerri bakoitzeko antzokian esleitutako eserlekua mantenduko da. 

Salmenta lekuak, Ordizian Herri Antzokiko leihatila eta Barrena jauregia eta Beasainen Usurbe antzokia izango dira. 10 sarrera baino gehiago eskuratu nahi dituzten kultura talde, ikastetxe eta gisakoek prezio berezia izango dute, 10 euro, eta dagokion udaleko kultura sailean eskuratu beharko dituzte.

Usurben lehiatila digital berria

Usurbe antzokiak bi aukera berri jarri ditu martxan sarrerak noiznahi eskuratu ahal izateko. Batetik www.usurbe.eus ataria, noiznahi eta nonahi sarrerak lortzeko. Bestalde, antzokiaren sarreran laster erabilgarri izango da Leihatila Digitala; edonork edonoiz sarrerak erosi ahal izateko zerbitzu berria izango da. 

Programazioa

Beasaingo Usurbe antzokian zabalduko da esan bezala 2023ko “Antzerki garaia”ren egitaraua. Emanaldi guztiak 20:30ean hasiko dira. 

Lehen emanaldian, urtarrilaren 13an, Txalo produkzioak konpainiaren eskutik Sagastitarrak obra izango da ikusgai.

Urtarrilaren 20an berriz, “La casa de papel” telesailaren arrakastaren ondotik, Itziar Ituño eta Ramon Agirre etorriko dira Ordiziara, Hobe ixilik antzezlanarekin.

Otsailaren 17an Ez naiz inoiz Dublinen izan lanarekin etorriko dira Usurbera Aitziber Garmendia goierritarra eta beste zenbait aktore, Tentazioa konpainiaren eskutik. Hurrengo astean berriz, Ados Teatroak konpainiak Muchos amigos negros antzeztuko du Herri Antzokian.

Martxoko lanak honakoak izango dira: 17an Ordizian Hika Teatroak Toto aurkeztuko du eta 24an Beasainen Cabezas de cartel Perigallo Teatro-k.

Apirilean eta aurtengo antzerki garaiaren zikloa itxiz, 14an Beasainen Yerma lana izango da La dramática errante-k aurkeztuta eta 21an Vaiven produkzioak-en urteurrenean, Familia Sarekada lana ekarriko dute Ordiziara.

 

beasain.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2023(e)ko urtarrilaren 13(e)tik 2023(e)ko apirilaren 21(e)ra
  • LekuaBeasain eta
    Ordizia
  • HizkuntzaEuskara
  • Info Gehiago

Non

Euskadi, auzolana