Inés García-ren erakusketa: "SLIDES, (Isiluneen arteko mugimendua)"

Bilbao 2023(e)ko urtarrilaren 17(e)tik 2023(e)ko martxoaren 26(e)ra
  • Inés García-ren erakusketa: "SLIDES, (Isiluneen arteko mugimendua)"

Barriek erakusketen zikloaren barruan, Bizkaiko Foru Aldundiaren beka bat jaso duten artisten lanak erakusten dira bata bestearen ondoren Rekalde aretoan, eta horien artean, Inés García artistaren SLIDES, (Isiluneen arteko mugimendua) izeneko lana ere bai. Erakusketa artxoaren 26ra arte ikusi ahal izango da. Izan ere, instalazio oso handi bat jarri da foru aretoan, erakusleihoaren espaziorako berariaz egin dena, abstrakzio monokromoak dituzten bost taula zeharrargirekin.

Erakusketa osatuz, gainera, urtarrilaren 20an, 19:00etan, ekitaldi bat egingo da bertan. Getxoko Natalia Monge dantzari, koreografo eta irakasleak, inprobisazio eszeniko baten bidez, elkarrizketa bat sortuko du Inés Garcíaren gorputzaren eta piezen artean.

Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzak jaso dituzten bertako artisten sorkuntza-lan berrienak ikusteko eta ezagutzeko espazio bilakatuko da foru aretoa. Aurten, diapositiba gardenetan egindako pinturak erakutsiko dira Rekalde aretoko erakusleihoan, monumentu izateraino handitu direnak.

Pinturekin batera hiru serigrafia berri ere erakutsiko dira; horietan, funtsa eta forma lantzen dira, forma eta egitura monokromoak erabiliz. SLIDES, (Isiluneen arteko mugimendua) lanak artistaren formatu handiko instalazio-lana sendotzen du, eta pinturari, argazkigintzari eta antzerkiari erreferentzia egiten die. Artista eskalekin jolasten da, baina ez kanpoko espazio batera bideratzen duen paisaia batean murgiltzeko, baizik eta barne-mundu bati erreferentzia egiteko. Inés Garciaren esanetan: begirada eta gorputzak aurrez aurre jartzeko asmoz sakonetik datozen irudiak dira.

INÉS GARCÍA (Bilbo, 1983): zineman eta arte garaikidean lan egiten du instalazioak, bideoak, film laburrak eta luzeak eginez.

Honako erakusketa hauetan erakutsi da haren lana: El Verb Harmònic, La Panera (Lleida, 2022), BIAM22, Centre d’Art Lo Pati (Amposta, 2022), Glissements d’échelle, Obrador (Bilbo, 2022), Expanded Studio Project, PS2 (Belfast, 2019), NEW SPAIN, Galería Solar (Vila do Conde, 2018) eta Bartzelona, Madril eta Santanderreko beste erakusketa-gune batzuetan.

Haren bideoak eta filmak honako hauetan proiektatu dira: Santanderreko Palacio de Festivalesen eta Kataluniako Filmotecan, DOCUMENTAMADRID, ZINEBI, La Inesperada, Punto de Vista, LOOP, KurzFilm Oberhausen edo Les Rencontres Internationales París / Berlín jaialdietan, New Yorkeko The Latino Video Art Festivalen, Teherango Zinema Jaialdian, Buenos Airesko FIVAn eta beste hiri batzuetan ere (hala nola Lisboa, Atenas, Montreal eta Nottingham). Baita arte garaikideko zentroetan ere: CA2M, Tabakalera, Rekalde Aretoa, Vigoko MARCO eta Murtziako Kontserba Etxea, besteak beste.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2023(e)ko urtarrilaren 17(e)tik 2023(e)ko martxoaren 26(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 17:00-20:30. Igande eta jai egunetan: 10:00-14:00
  • Lekua Rekalde Aretoa
    Alameda de Rekalde, 30
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Rekalde Aretoa

Non

Euskadi, auzolana