"RAFAEL LAFUENTE. KONPOSAKETAK"

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko urtarrilaren 20(e)tik 2023(e)ko maiatzaren 14(e)ra
  • "RAFAEL LAFUENTE. KONPOSAKETAK"
    "Autorretrato" (Rafael Lafuente)

20. urteurreneko programazioari lotuta, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak erakusketa zabala eskainiko dio Rafael Lafuenteren (Vitoria-Gasteiz, 1936-2005) lanari.

Berrogeita hamar urtez Rafael Lafuentek pintura egiteak zer esan nahi duen aztertu zuen. Ezabatze eta arazketa formaleko prozesu jarraitu batean, serieetan lan eginez, egileak lengoaia geometriko hutsa garatu zuen. Kolorea, lerroa, planoa, konposizioa, pintura-teknikak eta euskarriak ez ziren menderatu beharreko elementuak, baizik eta lanaren emaitzan erantzukizuna zuten laguntzaileak. Haren lanean elkarrizketa hori irekita mantendu zen ibilbide osoan zehar, nazioarteko korronteek zabaldutako lengoaia eta diskurtso artistikoen garapenarekin lotutako ikerketa eta esperimentazio etengabean.

Artium Museoaren funtsetatik datozen lan enblematikoekin batera, erakusketaren zatirik handiena artistaren estudiotik bertatik dator, margolariaren familiak berreskuratu eta kontserbatu duen dokumentu- eta obra-funtsa. Gainera, margolanen aldamenean, erakusketak marrazki, prozesu eta proiektuen bidez erakusten digu, horietako asko lehen aldiz ikusgai, artistaren nortasun sortzailearen profil zabal eta konplexua.

artium.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2023(e)ko urtarrilaren 20(e)tik 2023(e)ko maiatzaren 14(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara
  • Lekua Artium Museoa
    Frantzia Kalea, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Artium Museoa

Non

Euskadi, auzolana