Erakusketa: "PASTORA FOLEY 2"

Bilbao 2023(e)ko urtarrilaren 21(e)tik 2023(e)ko martxoaren 1(e)ra
  • Erakusketa: "PASTORA FOLEY 2"

Marionen oharren artean, Oihanek pastora foley titulua zuen zerrenda bat aurkitu zuen, eta bere esanahiaz galdetzean, Marionek erantzun zuen: Hau? Ezer ez, foley batzuk larreratu behar ditut besterik ez…Ikus-entzunezkoetan, eszena bat grabatzean erregistratu ez ziren soinuak birsortzen dituzten efektuei deitzen zaie Foley. Bere etimologiaren arabehera, larreratzearen ekintzak ez du ganadua leku batetik bestera lekualdatzea bakarrik esan nahi, ganadua elikatzea, lasaitzea, eta baretzea ere nahi du esan. Erakusketa honen izenak, beraz, bere jatorritik irtendako soinu-efektu batzuk larreratzearen ideia eraikitzen du, artean espektralaren eremuan bizi direnak, beraien kausa galdu dutela diruditen soinuak, oraindik irudi bilakatu gabekoak eta elkarteratzearen bitartez zentzua berreskuratzearen zain daudenak.

Artiatxen premisetako bat aurreko proiektuan ikasitakoa abiapuntutzat hartzea da. Modu honetan, gehiketa prozesu baten bidez, gure erakusketen gertakariei agentzia ematen dieten subjektibotasun ezberdinei lekua ematen diegu. Horregatik, eta komisariatzea zer den gure buruari galdetzen jarraitzeko, Zorrotzako Flex eraikinean dugun egoitza berriko lehen erakusketa Pastora Foley erakusketaren remake bat izango da. Duela urtebete, Zorrozaurreko Artiatx egoitzaren bi erakusketa-aretoak lotzen zituen eskaileran egin zen erakusketa hain zuzen ere. Bertan, Claudia Rebeca Lorenzok, Monica Planesek, Nadia Barkatek eta Marion Cruza Le Bihanek hartu zuten parte.

Kasu honetan eskaintzen den espazioa jarraian kokatuak dauden areto, pasillo eta almazen batzuk izango dira, gure tailerrera ematen dutenak. Barkilloak ekoizteko industria-pabiloi bat, praktika horren egiturazko logika mantentzen duena. Bere kokaleku ezkututik, beste askoren artean nahasturik, marihuana-landaketa ilegala ere izan zena, eta guretzat garai iragankor hauetarako espazio bihurtu dena. Paulak eta Martak Berlanten eskutik esango liguketen bezala, pertenentzia, egitura eta erresilientzia terminoetan egiteko/pentsatzeko espazioa.

Erakusketa hau ekitalditzat hartzen da, ez egituratzat, eta negoziazio-prozesu gisa eratzen da espazio fisiko jakin batekin, Bilboko hiri-inguruaren errealitate postindustrial konplexuaren inguruko hiri eta arkitektura arazo ugari erakusten baititu. Bifo Berardiren premisan oinarritzen da erabat, zelan benetako irizpide bakarra konjuntzioaren plazera den: zu eta ni, hau eta hura, erle eta orkidea. Sinpatian, pathos partekatuan oinarritutako esanahia trukatzen duten bibrazio-organismoen sintonia behin-behineko eta prekarioa. Beste bat bihurtzeko plazera. Izan ere, berezitasunek bat egiten dutenean, aldatu egiten dira, lehen ez bezalako zerbait bihurtzen dira. Maitasunak maitalea eraldatzen duen modu berean.

Artiatx, Bilbon kokatzen den artist-run espazio bat da, printzipioz baina ez esklusiboki, beraien ekoizpenetarako tailerra erabiltzen duten artistentzat pentsatua. Objektu ekoizpenean (hitzaren esanahi zabalenean) interesa duten artistei bideratua eta objetu eta pertsonen artean gertatzen den horretan pentsatzen duen arteari zuzendua. Maerleau Pontyren fenomenologiaren ideiaren arabehera, zentzumenekin pentsatzera behartzen duen arte mota batean sinesten duena. Artearen kondizio propioaz hausnartzen duena orainaldian eta era honetan egituratzeko, prozesu baten beharra izango duena. Potentzialera irekitzen bada ere, ondorio moduan aurkeztuko ez dena.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2023(e)ko urtarrilaren 21(e)tik 2023(e)ko martxoaren 1(e)ra
  • LekuaArtiatx Espazioa
    Abandoibarra, 70A (Artiach Eraikina)
    Bilbao
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana