Titereszena 2022-2023: "EL ÁRBOL DEL TENERÉ"

Tolosa 2023(e)ko Urtarrilak 21
  • Titereszena 2022-2023: "EL ÁRBOL DEL TENERÉ"

2022-2023ko Titereszena jaialdiaren barruan.

Teneré zuhaitza Saharako basamortuaren erdian dagoen zuhaitz bat da, denbora luzez munduko zuhaitz bakarti eta isolatuena izan zena askoren iritziz. Baina Teneré ez zen beti bakarrik egon. Duela milioika urte, orain dagoen leku berean, toki hartan bertan, bera bezalako beste zuhaitz batzuk ere bizi ziren, eta bazeuden landareak, eta animalia basatiak, eta ura. Batez ere, ura. Gure Teneré zuhaitzari asko gustatzen zaio garai haiek gogoratzea, eta gustatzen zaio baita ere dantzatzea eta haizean dilindan ibiltzea. Halaber atsegin du gauaren erdian Tuareg karabanen bisitak jasotzea, edo eguzkipean dabiltzan ibiltari akituek itzal pixka bat bilatzea bere adarren pean. Gure Teneré zuhaitzaren istorioa sustrai, argi eta itzalen ipuina da.

Aholkatutako adina: Familiarra, 6 urtetik aurrera
Iraupena: 40’
Hizkuntza: castellano

topic.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana