Erakusketa hau Museoaren Bilduman oinarritzen da, eta artearen historiako mugimendu ezberdinetako obra adierazgarriak nabarmentzen dira bertan, gerraosteko garaitik gaur egunera bitartekoak.
Zein bere garaiaren abangoardian ibili diren eta funtsezko ekarpenak egin dituzten izenen erakusgarri dira erakusketan jasotako piezak. Aretoetako batzuetan, El Anatsui, Cristina Iglesias eta Sol LeWitt-en lanak daude ikusgai; beste batzuetan, berriz, pop arteari nahiz New Yorkeko Eskolari buruzko gaikako instalazioak; baita, 1960ko eta 1970eko hamarkadetako abstrakzio-modu ugarietako batzuk ere. Mugimendu horiek eta haiek jorratzen aritu ziren artistak dokumentatzen dituzten material historikoak biltzen ditu erakusketak.
Aretoak: hirugarren solairua
Komisarioa: Lekha Hileman Waitoller