IDarte fest 2023 (erakusketa)

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko urtarrilaren 24(e)tik 2023(e)ko otsailaren 19(e)ra
  • IDarte fest 2023 (erakusketa)

IDarte fest Vol. 01 jardunaldiak aukera ematen die Euskadiko Arte eta Diseinu Goi Eskolako Arte Eskolako ikasle eta irakasleei, egun batzuetan, ikasgelako eguneroko errutinatik ateratzeko eta sektoreko profesionalak bertatik bertara ezagutzeko. Gainera, eskolak IDarte fest jardunaldiaren programazioa zabaldu egingo du Gasteizko hiriarentzako. IDarte Fest-en jarduerak urtarrilaren 25ean, 26an, 27an eta 30ean burutuko dira, Vital Fundazioaren laguntzarekin, eskolaren egoitzan bertan (Betoñun), Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea, 5), eta baita Gasteizko erdialdeko kaleetan ere.

Erakusketa

Programazioa osatzeko, I•D arteko ikasleek egindako hainbat lan eta proiektu batzen dituen erakusketa ere antolatu da. Erakusketa urtarrilaren 24tik otsailaren 19ra egongo da zabalik, Vital Fundazioaren Erakusketa Zentroan (Posta kalea 13-15, 3. aretoan). Euskadiko Arte eta Diseinu Goi Eskolak ematen dituen ziklo eta gradu guztietako ikasleen lanak ikusi ahal izango dira. Besteak beste, ilustrazioko Mazoka Bekaren irabazlearenak, Animazio zikloko ikasleek egindako proiektuak, Gazte Klik-klak argazki-lehiaketako lan irabazleak, Barnealdeen Diseinuko Visual Sarien lan irabazleak, edo Diseinu Grafikoko ikasleen kasuan, packaging proiektu inklusibo bat eta gradu amaierako tipografia proiektu bat.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana