Zinemateka Azkuna Zentroa: "Somewhere From Here To Heaven"

Bilbao 2023(e)ko urtarrilaren 25(e)tik 2023(e)ko otsailaren 8(e)ra
  • Zinemateka Azkuna Zentroa: "Somewhere From Here To Heaven"

"Somewhere from here to heaven" ikus-entzunezko erakusketak (2022ko urriaren 28a > 2023ko otsailaren 26a) belaunaldi desberdinetako zinemagileen konstelazio bat marrazten du, Bruce Baillie-ren unibertso filmikoan inspiratuta. 2020an hil zen Baillie eta 60/70eko hamarkadetako "funtsezko" zinemagilea izan zen. Amerikako paisaiak erakusten dituzten Baillie-ren film lirikoek eragina izan dute abangoardiaren zirkulutik haratago dauden artistengan, George Lucas edo Apichatpong Weerasethakul barne hartuta.

Erakusketa Aretotik, "Somewhere from here to heaven" Zinematekaren bidez hedatuko da, zinema garaikideko eta zinema historiko esperimentaleko zikloekin, esperientzia bisualaren eta zinematografikoaren artean. San Frantziskoko Canyon Cinema-ren artxibora sartzeko aukera bakana. Programan proiektatuko diren pieza asko 16 mm-koak dira –hondatu ez daitezen, proiekzio bakarra programatu da eguneko–, eta 1960ko hamarkadan zinemagileen foro gisa sortutako kooperatiba horretan dute sorburu. Gaur egun, Canyon Cinema Foundation da ondare horren erreferentziako lekua, baita mugimenduan dauden irudi independenteen, ez komertzialen eta esperimentalen ekoizpen garaikidearena ere.

Ziklo garaikidea azaroaren 1etik 30era izango da, eta erakusketako artistak izango ditu ardatz: Ana Vaz, Ben Rivers, Apichatpong Weerasethakul eta Eduardo Williams elkarrizketan arituko dira Bruce Baillieren pelikulekin. Aukeratutako filmek jolas bat proposatzen dute, elkarrizketa posible bat denek partekatzen dituzten gaiez eta sentsibilitateez, hala nola argia eta kolorea naturan aztertzeaz, askatasun-forma berriekiko liluraz edo gauzen esentziarik espiritualenaren aurkikuntzaz.

Bigarren zikloa 2023ko urtarrilaren 25etik otsailaren 8ra izango da, eta 1960ko hamarkada emankorrean sortutako filmak (berr)aurkitzea izango du ardatz. Garai hartan, Bruce Baillie eta zinemagile amerikarren belaunaldi bat zinema egiten hasi ziren, horietako asko Bailliek beste batzuekin sortutako Canyon Cinema izeneko zinema-erakustoki eta -banatzaileak eratu zuen "familia"ri esker.

16 mm-tan proiektatuko den ziklo historiko honek aukera emango du abangoardia amerikarraren funtsezko klasiko handiak berrikusteko (Maya Deren, Marie Menken, Bruce Conner eta Larry Jordan) eta, orobat, garai hartako mugimendu politiko eta sozialei buruzko filmak (Lenny Lipton, James Broughton, Tom Palazzolo, Dan Draisin) eta zinema pertsonalago eta abangoardistago batera begirada feminista ekarri zuten emakume zinemagileen belaunaldi berri batek egindako film handiak (Chick Strand, Alice Anne Parker, Gunvor Nelson, Janis Crystal Lipzin) ikusteko.

Garbiñe Ortegak komisariatutako zikloa, EQZEko Eloísa Suárez (ES), Inés Calero (IC), Anais Cordova-Páez (ACP), Sofía Lena Monardo (SLM), Claudia Zegarra (CZ) eta Vilma Carla Martins (VCM) ikasleen lankidetzaz.

Data:Urtarrilak 25 > otsailak 8, asteazkena eta osteguna.

PROGRAMA

  • 1. SAIOA: Aitzindariak
    Urtarrilak 25, asteazkena - 60’

Maya Deren, Bruce Conner, Larry Jordan, Marie Menken, Will Hindle eta Peter Hutton ezinbesteko izenak dira 1940tik aurrera AEBetan sortzen hasi zen zinema underground-a ulertzeko. Ondoko zinemagileengan eragina izango zuten joko onirikoak, found-footage-aren birjabetzeak, justaposizioak eta behaketa-zatiak 16 mm-tan. IC

  • 2. SAIOA: Gorputzaren politika
    Urtarrilak 26, osteguna - 63’

Iraultza baten erdian, gorputzarena ere bai. Programa honek zinema feministaren eta politikoaren aitzindarien filmak erakusten ditu, gorputza beste modu batez bistaratzeko aukera eman zutenak, hain zuzen, belaunaldi batengan baino gehiagorengan eragina izan zuten Chick Strand, Alice Anne Parker eta Gunvor Nelson-enak. ACP.

  • 3. SAIOA: Mugimenduak eta iraultza!
    Otsailak 1, asteazkena - 60’

Konfrontazioa, borroka, iraultza 16 mm-tan: Estatu Batuetako 1960ko hamarkadako mugimendu sozialen erretratuak, Larry Jordan, Tom Palazzollo eta Dan Raisin-en filmekin. VCM

  • 4. SAIOA: Gertutik filmatu
    Otsailak 2, osteguna - 63’

Kamerak bira ematen du eta jabetzen da inguruan duenaz, gertukoenaz, etxekoaz, familiaz. Argiaren bidez intimitatea atzitzen du, pertsonaiek inozentzia galtzen duten bitartean. Besteak beste, Gunvor Nelson, Marjorie Keller eta Chick Strand zinemagile handien filmak. SLM

  • 5. SAIOA: Antiheroiak
    Otsailak 8, asteazkena - 61’

Bruce Bailliek Europako antiheroien irudiak erabiltzen ditu (Kixote eta Parsifal, hurrenez hurren) Estatu Batuak zatika irudikatzeko, han lan industrializatuak eta naturaren konkistak bereizi egin baitituzte pertsonak beren buruetatik eta jatorrietatik. ES

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana