ART & MUSIC 2023 Guggenheim: Mikel Erentxun

Bilbao 2023(e)ko Urtarrilak 27
  • ART & MUSIC 2023 Guggenheim: Mikel Erentxun

ART & MUSIC 2023 egitarauaren barruan.

Mikel Erentxun donostiarra urtarrilaren 27an izango da Guggenheim Bilbao Museoaren Art & Music zikloaren barruan, proposamen kitzikagarriarekin. Modu horretan, abesti mitiko batzuk joko ditu, 37 urteko karreran, mundu osoan barrena ibiltzera eraman dutenak. Errepertorioa izango da kontzertu honetako protagonista nagusia, honako hauek bezalako abesti ederrak entzun ahal izango baitira: “Intacto”, “Veneno”, “A un minuto”, “Mañana”, “Esos ojos negros”, “Se libre se mía” eta “Entre salitre y sudor”.

Erentxunek iaz jaso zuen 2021eko Ondas Saria bere ibilbidearengatik, eta 2022an, Duncan Dhurekin atera zuen lehen diskoaren 35. urteurrenarekin bat eginez, “Amigos de Guardia” kaleratu zuen; hau da, Ricky Falknerrek ekoitzitako album bikoitza —laukoitza biniloan—. Horrela, karrerako abesti intenporalak ekarriko ditu, honako hauek bezalako hogei bat artista baino gehiagorekin batera kantatuta: Coque Malla, Zahara, Leiva, Santi Balmes edo Andres Calamaro. “Amigos de Guardia” opari bat da haren jarraitzaile zintzoentzat, eta oroitzapenekin eta bizipenekin topo egingo dute.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana