Sarrerak leihatilan emango dira, kontzertuaren egunean bertan, edukiera bete arte.
Zuzendaritza: Alberto García Espina.
Sinfonia honetan, Alex Poelman Herbehereetako musikagile gazteak antzinateko sorkuntza bikain horien erretratu musikala eraiki du. Antzinako tenpluen giro misteriotsu eta exotikoa, eraikin eder horien distira eta gizakiak duen sortzeko ahalmena islatzen ditu sinfoniak. Musika-lanak zazpi mugimendu ditu, eta bakoitzak antzinateko munduko mirari horietako bat deskribatzen du.
I. Artemisaren tenplua.
II. Keopsen piramide handia.
III. Zeusen estatua.
IV. Halikarnasoko mausoleoa.
V. Babiloniako lorategi esekiak.
VI. Alexandriako itsasargia.
VII. Rodasko kolosoa.