"Beste mundu bat nahi genuen. Nafarroako ezker iraultzailea 1970-79" liburuaren aurkezpena

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Urtarrilak 27
  • "Beste mundu bat nahi genuen. Nafarroako ezker iraultzailea 1970-79" liburuaren aurkezpena

Imanol Satrustegi historialariak heldu den urtarrilaren 27an, astelehenarekin, bere liburua «Beste mundu bat nahi genuen. Nafarroako ezker iraultzailea 1970-79» aurkeztuko du Donostian. Aurkezpena, 19:00etan hasiko da Alde Zaharreko San Jeronimo aretoan eta bertan Josu Chueca historialariak parte hartuko du.

Imanol Satrustegik Nafarroako oposizio antifrankistan parte hartu zuten ezker erradikaleko alderdiak ikertu ditu. Diktaduraren hondar urteetako mobilizazioetan protagonismo nabarmena izan zuten, batik bat, langile mugimenduan. Alabaina, itxaropen baikorrak sortu baziren ere, esperientziak denbora gutxian porrot egin zuen. Trantsizioan zehar, ezker erradikaleko alderdiak gainbeheran sartu ziren eta Herri Batasuna (HB) koalizioaren inguruan antolatutako mugimendu abertzaleak hartu zuen gizarte mugimenduen gidaritza.


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2023(e)ko Urtarrilak 27
  • Ordutegia19:00
  • LekuaLiburutegi Nagusia - Ekitaldi aretoa (San Jerónimo)
    San Jerónimo, z/g
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana