Euskal literatura eta musika uztartzeko parada izango dute Euskal Herrian ezagunak diren hainbat artistak. Joxe Mari Iturralde eta Joseba Sarrionandia izango dira arlo literarioaz arduratuko direnak (poesia errezitaldia eta solasaldia egingo dute) eta Iñar Sastre eta Anne Etchegoyen izango dira arlo musikalaz arduratuko direnak. Yurre Ugarte kazetari eta idazlea arituko da guztiaren koordinazio lanetan.