"Forever" (estreinaldia)

Bilbao 2023(e)ko Urtarrilak 28
  • "Forever" (estreinaldia)

Keinu- eta maskara-antzerkia.

Elkar izugarri maite duen bikote heterosexual batek maitasun horren emaitza den seme/alaba bat izateko gogo bizia du. Umea izateko zailtasunez betetako prozesu luze baten ondoren, eta horrek eragindako min, frustrazio eta akiduraren ondoren, azkenean haurdun geratzea lortuko dute.

Bidean izandako oztopoen ondorioz, altxorra balitz bezala babestuko dute umea. Eta hura hainbeste babestuz, babesik gabe utziko dute. Berarentzat onena nahi izanda, bizitzatik babesteko tresnarik gabe utziko dute. Eta bizitzak min emango dio.

2019an, 5.000 espediente baino gehiago ireki ziren Espainian seme-alaben eta gurasoen arteko indarkeria-kasuengatik —horrela deitzen zaio gurasoek edo haien rola betetzen duten adinekoek seme-alabengandik behin eta berriro jasandako indarkeria fisiko edo psikologikozko jokabideari—. Amigo Fundazioaren arabera, zenbaki horrek Espainian ustez gertatzen diren kasu guztien % 10 edo % 15 bakarrik biltzen du. Arazo tabua da, eta askotan lotsaz, tresnarik gabe eta bakardadean egin behar izaten diote aurre familiek. Errealitate horretatik abiatuta, Kulunka Teatro bere hurrengo ikuskizuna prestatzen ari da, Arriaga antzokian estreinatuko dena.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana