"Moor Krad"

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Urtarrilak 28
  • "Moor Krad"

MOOR KRADek argitara atera nahi du guk guztiok dugun alderdi ezkutua. Guk geuk bizitzan zehar erreprimitu egiten ditugu ezaugarri horiek, askotariko arrazoiak tarteko, eta gure nortasunaren gela ilunean gordetzen ditugu, gureak ez direlakoan. Basamortu horretan bizi diren pertsonaiek badakite alde ilun bat dutela eta alderdi horrek pertsona gisa osatzen dituela. Hori dela eta, ez dituzte kontraesanak ezkutatzen, eta diren modukoak agertzen dira.

MOOR KRADen ez dago gezurrik, ez moral bikoitzik, ez bizitza paralelorik. Hemen, den guztia argitara ateratzen da. Aratz jaiotzen gara, baina, besteei atsegin egin eta onartuak izan nahian, haurtzaroaren eta gaztaroaren zati handi bat ematen dugu zaku batean gure zer ezaugarri gordeko ditugun erabakitzen; eta gainerako denbora zaku hori husten ematen dugu…

Ikuskizunaren hizkuntza nagusia dantza garaikidea da, teknika berriekin bat eginda: krump, tutting, dantza urbanoa eta abar. Musikari dagokionez, musikagile barrokoen abestiak erabiltzen dira, John Dowlandenak eta Henry Purcellenak, adibidez, Iñar Sastre eta Marc Kanou musikariek elektronikaren bidez eguneratuta, eta Iosu Yereguik zuzenean abestuta.

  • Zuzendaritza: Asier Zabaleta
  • Antzezleak: Valerio Di Giovanni, Rafke Van Houplines, Pilar Andrés, Denis Martínez, Thiago Luiz Almeida, Iosu Yeregui
  • Koreografia: Asier Zabaleta antzezleen lankidetzarekin
  • Jatorrizko musika: Marc Kanou (John Dowland-en eta Henry Purcell-en abestien bertsioak)
  • Argien diseinua eta alderdi teknikoa: Junky Mayo
  • Soinua eta teknikariak: Eragin Stac
  • Eszenografiaren diseinua: Pello Artola
  • Jantzien diseinua: Iosu Yeregui
  • Produkzioa: Ertza Sorkuntza Artistikoa SL

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaErtza
  • Data 2023(e)ko Urtarrilak 28
  • Ordutegia19:30
  • Lekua Gazteszena
    Dk. Baztan, 21
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Gazteszena

Non

Euskadi, auzolana