Rocío Márquez

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Urtarrilak 28
  • Rocío Márquez

"Cante jondoaren belaunaldi berriaren ahotsa" deitu du prentsak Rocío Márquez (Huelva, 1985). 2008an Lámpara Minera irabazi zuenetik, hamarkada bat baino gehiago darama flamenkoaren panoramaren gainetik dagoen karrera artistiko sendoa landuz, non jada erreferente eta figura sendoa den.

Bere nortasun urduria eta jakin-min izugarria agerian geratzen dira bere diskografian. Musikaren beste alorretan zeharka, maitasun handia erakusten digu flamenkoaren tradizioarekiko, baita tradizio horren mugak zabaltzeko premiarekiko ere. Rocío katakterizatu egiten da melodia, instrumentazio, konponketa eta letrekin arakatu eta esperimentatzeagatik. Horrela, "Aquí y ahora" (2009) lanean erakusten zen zuzeneko fresko hartatik, bere diskoak aireratze baten kronika dira. "Claridad" (2012), "El Niño" (2014), "Firmamento" (2017) eta "Visto en El Jueves" (2019) – gehi Fahmi Alqhairekin egindako elkarlanaz gain, "Diálogos de viejos y nuevos sones" (2018) – lan hauek guztiek musikaren bidez bere burua etengabe bilatzen ari den artista erakusten digute.

Arriskuz beteriko bilaketa horretan, kritikaren konplizitatea lortu du: Sevillako Bienaleko Giraldillo a la Innovación eta Charles Crosen Akademiaren Coups de Coeur (Frantzia) sariak eman dizkiote, kasu. Publikoaren babesa ere aurkitu du, iaz Madrilen egindako kontzertu batean 2.000 pertsona baino gehiago bilduz, adibidez. Baina bilaketa horren alderdirik esanguratsuena, beharbada, Rociok bere nortasun artistikoa aurkitu izana da. Horregatik, artista gisa duen dimentsio konplexua ulertzeko, bere karreraren konplexutasunari erreparatu behar zaio, ikuspegi desberdinetatik begiratu behar zaio: musikaren tenplu handiak konkistatu ditu (Teatro Real, Madrilgo Auditorio Nazionala, Palau de la Música, L 'Olympia edo Parisko Philharmonie), bere flamenko heterodoxoa European Film Awards, Primavera Sound edo Monkey Weeken defendatu ditu, eta bere proposamen performatiboenak Mataderon eta CCCBn garatu ditu.

Sortzeko behar horren ondorioz, agertokia partekatu du Jorge Drexlerrekin (zeinarekin "Aquellos Puentes Sutiles" estreinatu zuen 2018an), Rosa Torres Pardo, Arcángel, Carmen Linares edo José Manuel Zapatarekin, baina baita The New Raemon, Christina Rosenvinge, Kiko Veneno, Albert Plá, Dani de Morón, Diego Carrasco, Refree edo Bronquiorekin batera grabatu izan du ere.

Bere alderdi artistikoaz haratago, Rocío Márquez Cum laude doktorea da Sevillako Unibertsitatean, "Ahots teknika flamenkoan" tesiarekin. Unibertsitate arteko Flamenkoaren Ikerketa eta Analisiko Masterreko irakaslea da ere, eta ahots flamenkoari buruzko hizlaria.

Interpretatzaileak: Kantaorea, Rocío Márquez; gitarra jolea, Canito.

ZikloaXXI. mendeko flamenkoa


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana