"Búho"

Barakaldo 2023(e)ko Urtarrilak 28
  • "Búho"

Haur gehienek argia besarkatzen dute. Iluntasuna egunaren, bizitzaren amaiera delako. Hutsa eta beldurra da: hurbiltzen diren pausoak, ahots ezezagunak, irekitzen diren ateak, ixten direnak. Instintuzko arbuioarekin hazten dira, bertan animalia itsuak direlako.
Nik ez.

Pablok, aztarnategi paleolitikoetan espezializatutako antropologo forentseak, amnesia larria eragin dion iktusa pairatu du. Oroimenaren aldeko barne-bilaketa baten aurrean egongo gara, bere oroitzapenak, azken batean, bere nortasuna, berreskuratzeko.

Titzina Teatro konpainiaren proiektuek elkarrizketetan eta bizikidetzan oinarritutako kazetaritza antropologikoa dute ardatz. Ikertuz, beste pertsona batzuen bizitzan barneratuz eta askotan ezezagunak diren errealitateak jorratuz sortzen dute, eszenatokira gizakiaren gauzarik azpimarragarriena eramateko. Bere lana antzerki garaikidearen erreferente bihurtu da.

Ideia, sorkuntza, zuzendaritza: Diego Lorca, Pako Merino
Dramagintza: Diego Lorca
Antzezleak: Diego Lorca, Pako Merino


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaTitzina Teatro
  • Data 2023(e)ko Urtarrilak 28
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Barakaldo Antzokia
    Juan Sebastian Elkano, 4
    Barakaldo
  • Zenbatekoa15 / 18 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Barakaldo Antzokia

Non

Euskadi, auzolana